Posta elektronikoa Inprimatu

Ekitaldia 

Izena:
Pan
Noiz:
22.01.2022 18.30 h
Non:
TOPIC - Tolosa
Kategoria:
Programación Titereszena

Deskribapena

TEATRO PLUS_Asturias

"Bidaiari ekitean, inoiz ez dakizu zerekin egingo duzun topo. Gauza bakar bat dakizu ziur: aireak laztan egingo dizu sakon arnas hartu eta aurrera egin dezazun; ur tragoak zure gogoetak baretuko ditu; argiak lagunduko dizu gauzak bereizten; eta lurra beti prest izango duzu oinen azpian zuri eusteko. Beti? Agian ez. Bada gurekin daramagun lur zati bat. Gure lurra. Eta zoazen tokira zoazela, zurekin joango da beti."

Leku polit eta lasai batera heldu da bidaiaria. Lotutako zapi batean darama bere lurra. Hazia ereiteko lekuaren bila ari da. Haziak, ordea, ezin da bakarrik hazi. Laguntza behar du. Eguzki izpi bat, beroa lortzeko; haizea, laztan egiteko; ura, edateko; eta lurra, elikatzeko. Eta orduan ez dago itxarotea besterik…

Banaka-banaka aterako dira gariaren ernamuinak, urre koloreko gari bihurtu eta eszenatokiaren jabe egingo direnak. Badator uzta jasotzeko garaia, ehotzeko garaia, oratzeko garaia.

OREA … ez da orea soilik. Bizia du, arnasa hartzen du, mugitzen da, ibiltzen ikasi eta… izaki izan nahi du!

Horrela jaioko da umea. Inguruko guztia berria eta kitzikagarria da. Mundua ikusi nahi du, baina… Hazi beharra dago lehenago. Eta umeak lo egin ahala hazten dira. Ametsean hasiko da mundua ezagutzeko bidaia eta azkenean, abiapuntura itzuliko da. 

Ikuskizuna_Pan
Eguna_Urtarrilak 22

Ordua_18:30

Gomendatutako adina_5 urtetik aurrera

Hizkuntza_Gaztelaniaz

Iraupena_40 min. 

Ekitaldia

Venue:
TOPIC
Kalea:
Plaza Euskal Herria
K.P.:
20400
Hiria:
Tolosa
Lurraldea:
Gipuzkoa

Deskribapena

Barkatu, ez dago ekitaldirik
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

egutegia

<<  Azaroa 2021  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  3  4  5  6  7
  8  910111214
15161718192021
22232425262728
2930     
Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.