prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

TOPic zentroak bisita gidatuei ateak zabalduko dizkie eta boluntarioak erakartzeko deia egingo du

(Tolosa, 2009ko irailaren XX(a)). Irailaren 19ko eta 26ko eta urriaren 3ko eta 10eko asteburuetan, 12:00etatik 18:00etara, biztanleek, hala nahi izanez gero, eta erreserba egin ondoren, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa izango denaren lanak gertutik ikusi ahal izango dituzte. Ekimen honekin, TOPic zentroak azaroaren amaiera aldera ateak zabaltzeko atzerako kontaketari ekin dio. Era berean, TOPic zentroak, proiektu irekia eta partaidetzazkoa izan dadila lortzeko, boluntariotza proiektua bultzatzen ari da, zentroko hainbat jardueratara zabaldu nahi dena.

TOPic zentroa, besteak beste, zentro bizia izateko eta biztanleengandik gertu egoteko helburuarekin sortu zen, besteak beste. Hori dela eta, abiarazi diren lehenengo ekimenetako bat zentroa ofizialki inauguratu baino lehen jendearentzat zabaltzea izan da. Eraikina egiteko lanak azken fasean dira jada eta, nahiz eta erabat amaituta ez dauden, dagoeneko bisitak egin daitezke, horien bidez, eraikineko gune ezberdinak eta TOPic zentroan etorkizunean gauzatuko diren jarduera eta proiektu anitzak ezagutzeko. Honen bidez, funtsean, bisitariei erakutsi nahi zaie eraldaketa sakona izan dela Tolosako Euskalherria plazan dagoen eta TOPic zentroaren egoitza izango den Justizia Jauregiaren fatxadan “Txotxongiloen etxea” izango dena bertan kokatze aldera. Gune horietan azken ukituak egiten ari dira jada txotxongiloaren munduko magia guztia bere baitan bildu ahal izateko erabat prest egon aurretik.

Bisita hauek biztanle guztiek egin ditzakete. Leku eta antolaketa arazorik ez izateko baino ez da eskatzen erreserba egiteko. Horretarako, Tolosako CIT zentroarekin jar zaitezkete harremanetan, 943 65 04 14 telefonora deituta (9:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara) edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzita: topic@cittolosa.com. Eskaerei iritsi ahala erantzungo zaie eta bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.

TOPic zentrorako boluntarioak
Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroak urrats bat gehiago egin nahi du abiarazi duen proiektuaren gizarteratze prozesuan. Horretarako, biztanleak TOPic zentroarekin modu aktiboan elkarlanean aritzeko bultzatu ditu. TOPic zentroaren web orrian ere (www.topictolosa.com) gune zehatz bat erreserbatu da aisialdirik baduten eta TOPic zentroan burutu beharreko jarduera anitzetarako beren gaitasunak eta ezagutzak eskaini nahi dituzten “16 eta 100 urte bitarteko” pertsonek (testuak hitzez hitz dioen bezala) egiten dituzten eskaerak jasotzeko.

Logikoki, txotxongilozaleak dira dei honen helburu nagusia, baina ez horiek bakarrik. TOPic zentroan boluntario gisa aritzea erakargarria izan daiteke, orobat, artea gustuko duten pertsonentzat, jaialdiak antolatzen ibiltzen direnentzat edo, besterik gabe, beti egin ohi dutena ez den beste jardueraren bat egin nahi dutenentzat. Ekimen hau aurki jarriko da abian, TOPic zentroa zabaltzeko ekitaldien haritik. Parte hartu nahi duten guztiek TOPic zentroaren web orrian (http://www.topictolosa.com/eu/gu/egizu-lan-gurekin.html) aurkituko duten galdera-sorta bete behar dute edo, bestela, informazioa eska dezakete, Tolosako Turismo Ekinbide Etxearekin harremanetan jarrita, goian adierazitako telefono zenbakiaren eta helbide elektronikoaren bidez.


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.