prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

Kutxa Boulevard aretoetan "TOPic, txotxongilo mundua" erakusketa aurkezten da, luze baino lehen Tolosan irekiko den txotxongilo museroaren aurrekari izango dena


Irekita egongo da uztailaren 25etik irailaren 6ra bitartean.
 
KUTXA BOULEVARD ARETOETAN “TOPIC, TXOTXONGILO MUNDUA” ERAKUSKETA AURKEZTEN DA, LUZE BAINO LEHEN TOLOSAN IREKIKO DEN TXOTXONGILO MUSEROAREN AURREKARI IZANGO DENA
 
•    Txotxongiloak jatorrizko Asian barrena izan duen ibilbide luzearen berri emango du, baita Afrikan, Amerikan eta Europan barrena izan duena ere.
•    Erakusketak omenaldia eskaintzen dio Mariona Masgrauri, artista eta txotxongilolariari.


Uda joan, uda etorri, kutxa Boulevard Aretoek kultur gertaeraren batekin zerikusia duen aparteko erakusketa eskaintzen dute. Aurtengoan TOPic aurkeztea egokitu zaigu, txotxongilo-antzerkiari eskainiriko kultur zentro berria, datorren azaroan Tolosan irekiko dena. Erakunde ezberdinen arteko proiektua da, besteak beste Tolosako Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Madrilgo Gobernua eta baita kutxa bera ere.

TOPic Tolosan egin diren Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdien (Titirijai), 26 edizioren ondorio da, lehiaketak irauten duen 9 egunetan zehar antzokian 25.000 ikusletik gora biltzen dituen ekimena hain zuzen ere. Proiektuaren helburua berezia, erakargarria izatea eta ilusioa piztea da eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egin du Europan txotxongiloaren arteari eskaini zaion zentro integral bakar gisa, eta haurrak ditu helburutako publiko nagusia.

TOPic-en helburua edo asmoa eskola munduarekin lankidetza estuan jardutea eta mundu osoko txotxongiloen bilgunea eta topagune izateaz gain, nazioarteko ikuspegia duen ekimena da. Irudimenari irekiko zaion unibertsoa izango da, objektu animatuz, olerkiz, fikziozko istorioz, jolasez, umorez eta antzerkiz beteriko mundu batean barrena, baita artea eta artisautzako mundua ere.

Horrela, bada, uztailaren 24tik irailaren 6ra bitartean Boulevard Aretoek eskaini behar duten erakusketa, TOPic fondoen erakusketa adierazgarria izango da, Aretoen egituretara egokitzeko hiru zatitan banatua:
- Beheko solairuan: txotxongiloa aniztasun teknikoan (itzalak, esku-txotxongiloak, hagaxka, haria, objektua, mahaikoa, e.a.).
- Lurpeko solairuan: Mariona Masgrauri omenaldia, iaz zendu zen artista eta txotxongilolari kataluniarra. Semeak utzi dizkio haren lanak TOPic-i.
- Lehen solairuan: txotxongiloa Asian, milaka urte dituen arte honen sorlekua.

EDUKIAK

Beheko solairuak txotxongiloaren aniztasunaren eta bilakaeraren ideia bat ematen du, kontuan izanik ez dagoela txotxongilo bat, baizik eta artistak, ikusleengan ilusioak ereiteko irudiak edo sor ditzakeen adina daudela. Sorkuntzan oinarrizko lau teknika ezagutzen edo aitortzen dira (esku-txotxongiloak, hagaxkakoak, harizkoak eta itzalezkoak), kontinente ezberdinetan era ezberdinean aldatu edo garatu direnak, eta gainera, oinarrizko lau teknika horien mestizaiak teknika berriak sortzea ere ekarri du. Azken hamarkadetako industri teknologiak biderkatu egin du txotxongiloaren aniztasun tipologikoa.  

Mariona Masgrauren txotxongiloek, arte-profil moldakorra erakusten dutenak lan bakoitzaren beharrizan eszenikoen zerbitzura, ezinegona eta inkonformismoa agertzen dute, ikuskizun bakoitzean eta betiko errutinan erori gabe, estiloa eta teknika aldatzera gonbidatzen duten. Lurpeko solairuan txotxongilo batzuk ikusi ahal izango dira, zeinen aurpegiek pertsonaiaren barneko ezaugarriak erakusten dizkiguten. Antzerki-lanaren bizitza laburra gainditzen duten txotxongiloak dira, eta horietako asko eta asko benetako eskulturak.

Lehen solairuak Asia aitortzen du txotxongiloaren sorleku, duela 2.000 urte baino gehiagoko historia luzean. Panpina, antropomorfikoagoa edo ez, artikulatuagoa edo ez, gizona gizon denetik izan dela abiapuntutzat hartuta eta beste munduarekin komunikatzeko beharra duela aurkitzen duenetik, indar telurikoekin, edo jainkoekin edo arbasoekin, jatorria Indian, Txinan, Sri Lankan (lehen Zeilan), Myanmarren (lehen Birmania), Indonesian eta Vietnamen duten artisten sormen lanak erakusten dira bertan.

KATALOGOA

Ohi bezala, kutxak katalogo zabala editatu du, erakusketan ikusgai egongo diren artelanen zatien erreprodukzioak, artelan guztien zerrenda barne,  eta Miguel Arrecheren testuak, etorkizunean Tolosan egingo den txotxongilo-museoko zuzendarietako bat eta Toni Rumbaurenak, Mariona Masgrauren txotxongilo-abenturetako lagunarenak.

JARDUERA DIDAKTIKOAK

TOPic-i eskainitako erakusketak tailerrak antolatuko ditu haurrentzat, larunbat goizeko 12:00etan eta aldez aurretik izena emanda eta 5 euro ordainduta (dohainik izango da kutxaren Gaztetxoen Elkarteko bazkideentzat), birziklatzeko materialarekin txotxongiloak egiten ikasteko tailerrak hain zuzen ere.  

EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

Aparteko erakusketa hau 2009ko uztailaren 25etik (larunbata), irailaren 6ra (igandea) bitartean ikusi ahal izango da. Goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak arte, lan-egunetan nahiz jai-egunetan. Sarrera doakoa da.
 
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.