prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

TOPic-ek laburunbat honetan dFERIAko ordezkari talde handi baten bisita izango du

(Tolosa, 2009ko uztailaren 3a). Bihar, larunbata, dFERIAko (aste honetan Donostian ospatuko den feria-teatroko) ordezkari talde bat  Tolosara joango da, bertatik bertara ezagutzera TOPic proiektua, hau da, Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa. Bertan izango direla baieztatu dute antzerki-munduko 70 profesional inguruk, eta baita dFERIAko eta Donostia Kulturako arduradunek ere. Azpimarratzekoa da hainbat artista latinoamerikar bertan izango direla. Horien artean bereziki aipatzekoak dira hauek: Gustavo Zajac, dantzari eta koreografo argentinarra, feria aurreko bi asteetan dantzako hainbat master class eman dituena; Mirella Carbone, Donostian Desdichado deleite del destino obra aurkeztu duen zuzendari eta koreografo argentinarra; eta Marcela La Salvia eta Ariela Mancke, dFERIAn parte hartzen duten konpainia iberoamerikarren Itinerarte programaren arduradunak. Tolosan izango dira baita ere hemengo programatzaileak eta nazioartekoak, kazetari espezializatuak eta zentroaren sorkuntza-prozesua ezagutzeko interesa duten aktoreak. Izan ere, Europa osoan txotxongiloei bakarrik eskainitako oso zentro gutxi daude, eta hau izango da horietako bat. Bertara hurbilduko direnak bereziki profesionalentzat pentsatu diren instalazioak ikustera datoz, baita eskainiko diren zerbitzuak ezagutzera ere.

 

dFERIAko ordezkaritzaren bisita hainbat adar artistikotako ordezkariekin eta erakundeekin egindako topaketen zati da, proiektuaren sozializazio-prozesuaren barruan.

 

TOPic-eko obrak ikusteko bisitaldi gidatua 12:30ean hasiko da eta Frontón jatetxean egingo den bazkariarekin amaituko da. Tolosako babarrunak izango dira bazkariko protagonista.


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.