prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

Mariona, TOPICeko maskota


Gipuzkoako 3.500 neska-mutilek baino gehiagok Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroko, TOPICeko etorkizuneko maskotaren aukeraktan parte hartzen dute

mariona la mascota del topicAurkeztu diren 500 kandidatura baino gehiagoren artean komunikabide grafikoko profesionalez osatutako epaimahai batek aurretik aukeratutako 5 proposamenen artean aukeratu behar izan dute ikasleek.

Azkoitiako Xabier Munibe Ikastolako Urtzi Odriozola izan da ideia irabazlearen egilea

Ideia irabazlearen aldarrikapena Txotxongiloaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera gertatzen da

 

(2009ko martxoaren 20a). Tolosako, TEEko Web gunearen bitartez ia hiru asteko bozketen ondoren, Gipuzkoako 3.516 ikasle erabaki batera iritsi dira eta %64 botu inguru jaso dituen Azkoitiako Xabier Munibe Ikastolako Urtzi Odriozolaren proposamena, TOPICeko etorkizuneko maskota izango den Marionak nolakoa izan behar duen gehien egokitzen dena dela ebatzi dute. Ondorioz, Urtzi Odriozolak eta 5. A bere gelakide guztiek TOPICera (gaua barne) egun osoko irtenaldi baten irabazle izan dira, bertan, beste gauzen artean txotxongilo emanaldi bat ikus ahal izango dute, eraikuntza tailer bat eta museora bisitaldi gidatu bat egin ahal izango dute.Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroa eraikuntza fasearen erdian dago eta aurtengo udazkenean bere ateak zabaltzea aurreikusten da. Beraz, irabazleek hilabete batzuk itxaron beharko dituzte merezitako saria eskuratu ahal izateko.

Ideia irabazleak Mariona oso estilizatu bat aurkezten digu, modu berezian bildutako marroi koloreko hile batekin eta, Mariona honek bi motots ordez, hiru izango ditu. Bota marroi batzuk eta zeharkako marra gorritako jertse eta galtza multzo batek TOPICeko etorkizuneko maskotaren itxura berezia osatzen dute.

dossier de prensa marionaMarionari behin-betiko itxura emango dioten diseinatzaileen inspirazio gisa balioko duen proposamen irabazlearen aukeraketa pasa den abenduan hasi zen Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentrotik TOPICeko maskotaren sormenean parte hartzera Gipuzkoako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklotako neska-mutilak gonbidatu zirenetik. Bere inaugurazio aurretik ikasleak  Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren garapenean sartzea zen ideia. Emaitzak ikusita, 500 proposamen baino gehiago jaso dira, helburuak neurri handi batean bete dira. Hortik aurrera, komunikabide grafikoko profesionalez osatutako epaimahai batek bost proposamenen aurreko aukeraketa bat egin zuen, eta hauek izan dira azkenean Tolosako Ekinbide Etxeko Web gunearen bidez Gipuzkoa osoko 3.500 ikaslek baino gehiagok bozkatu dituztenak.


Hemendik aurrera diseinatzaileen txanda da, beraiek, Urtzi Odriozolaren ideia irabazlean inspiratuz, azkeneko itxura eman beharko diotenak izango dira, udazkenetik aurrera, bere ateak zabaltzen dituenean, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroko TOPICeko irudia izango denari alegia.


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.