prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

TO.PICeko kontseilu aholkularia jaiotzen da


Kultura, gizarte, empresa eta erakundeen munduko 17 ordezkarik Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroari aholkatuko diote.


(Tolosa, 2008ko abenduaren 5a). Gaur arratsaldean Tolosako Udalean ospatu da TO.PICeko Kontseilu Aholkulariaren lehen bilera. Gizarteko arlo desberdinetako pertsonaiek osatutako organo berri hau, persona, ideia, iritzi eta ikuspegien topaketa gune bezala eratzen da. Bere helburu nagusiena, beste pertsonen ezagutzaz eta esperientziaz baliatu eta Txotxongiloaren nazioarteko etorkizuneko zentroa martxan jartzeko eta sendotzeko balio erantsi gisa eranstea da.

Miguel Arreche eta Idoya Otegui TO.PICeko zuzendariek adierazi dute Kontseilu Aholkularia eratzea lehentasunezko helburu bat zela egitasmo ireki gisa bere burua aldarrikatzen duen TO.PIC bezalako zentro batentzat. “Ateak zabaltzea, aire freskoa sartzen uztea garrantsitsua dela uste dugu, eta batez ere, Kontseilu Aholkulari honetan ordezkaturik dauden pertsonaia hain garrantzitsuak bezalakoen ezagutza eta esperientziaz baliatzea. Azken finean, pentsatzeko era desberdinetaz eta idei a berriak eraikitzeaz elikatu nahi dugula” baieztatu dute.

Bere lehenengo saioan, Kontseilu Aholkulariak organo berriaren funtzionamendua eta bere araudia bezalako gaiak landu ditu eta, batez ere, urtean bi aldiz bilduko den pertsonaia talde honen lehenengo harreman gisa balio izan du.

TO.PICeko Kontseilu Aholkulariaren lehenengo bilera honen aurretik egun hauetan Tolosan ospatzen den Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiko giroa hurbiletik bizi ahal izatea utzi duten ekintzen jardunaldi  trinko bat egon da, eta modu honetara, zuzenean Euskal Herri Plazako Justizia Jauregiko birgaikuntza prozesua ezagutzeko aukera izan du, bertan datorren 2009ko azaroan bere irekiera aurreikusia duen etorkizuneko txotxongilo zentroa kokatuko delarik.

Jarraian zehazten diren Kontseilu Aholkulariko kideek organo hau norbanakoaren izenean osatzen dute:


Presidentea: Jokin BIldarratz, Tolosako Alkatea
Presidenteordea: Ana Arreche. T.E.E.-ko Presidentea
Koordinatzailea: M. Carmen Garmendia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ohia
Idazkariak: Miguel Arreche eta Idoya Otegui. TO.PICeko zuzendariak
  • Ainhoa Arteta. Sopranoa
  • Jose Miguel Ayerza. Adegiko Idazkari Orokorra
  • Manu Castilla. EITBko Komunikazio Zuzendaria
  • Antxon Elosegui. Enpresaria
  • Lourdes Fernandez. ARCOko zuzendaria
  • Encarni Genua. Txotxongilolaria
  • Manolo Huertas. Irakasle eta politikaria
  • Alberto Iglesias. Konpositorea
  • Lucia Lacarra. Dantzaria
  • Joxean Muñoz. Tabakalerako zuzendaria
  • Luis Mari Oyarbide. Abokatua
  • Juan Ignacio Vidarte. Bilboko Guggenheim Museoko Zuzendari orokorra
  • Lander Zabala. Publizista

TO.PICeko Kontseilu Aholkularia, pertsona, ideia, iritzi eta ikuspegien topaketarako gune bat.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.