¿TOPic ezagutzen duten lehenengotako bat izan nahi al duzu?
Asteartea, 2009(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 08:12etan
Tolosako Euskal Herria Plazan etorkizuneko “Txotxongiloen Etxeko” instalazioak bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Irailaren 18ko eta 26ko eta urriaren 3ko eta 10eko asteburutan ospatuko diren bisitaldi gidatu batzuk antolatu ditugu 12.00etako eta 18.00etako ordutegian.

Interesik baldin baduzu, lehenbailehen zure lekua gorde ezazu 943 65 04 14 telefonora deituz (9.00etatik 13.00etara edo 16.00etatik 19.00etara) edo mezu elektroniko bat bidaliz topic@cittolosa.com  helbidera. Eskaerak iristen diren orden berdinean kontuan hartuko ditugu eta bisitaldiak euskaraz zein gazteleraz egingo dira.

Zuen zain gaude!

Informazio gehiago
 
TOPiceko txotxongiloak Donostiaren jabe bihurtzen dira
Asteartea, 2009(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 11:38etan
Pasa den uztailaren 24anTOPic eta Txotxongilo mundu bat erakusketa Donostiako kultur ekintzaren protagonista bihurtu ziren. Goizean prentsaurrekoan aurkeztu zen Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroan azarotik aurrera ikuslegoak aurki ahal izango duenaren aurrerapen bat izan nahi duen erakusgai hau. Arratsaldean berriz, inaugurazio ofiziala egin zen, kutxako ordezkariak bildu zituen ekintza batean, erakunde honek erakusketa sustatzen du eta Boulevardeko bere Aretotan hartzen du, eta bere laguntzarekin TOPicen sormena bultzatzen ari diren gainontzeko erakundeak ere,  etorkizuneko zentroko arduradunekin egon ziren, eta, noski, erakusketa bisitatzen lehenengoak izan nahi zuten txotxongiloen maitale ugari ere.

Gehiago irakurri...
 
Antzerki mundua TOPic-en bisitan
Astelehena, 2009(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 14:29etan

Sormen artistikoko, kulturako, politikako edo ekonomia munduko ordezkariek Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroa zuzenean ezagutzeko Tolosara hurbiltzen jarraitzen dute. Oraingoan, Donostian ospatzen den antzerki feriako dFERIAKO ordezkaritza zabal batek, TOPIC hartuko duen eraikineko lanak bisitatzeko aukera izan du. Antzerki munduko 70 profesional inguruk, horien artean nazio zein nazioarteko programatzaileek, aktoreek eta kazetari espezializatuek, dFeriako eta Donostia Kulturako arduradunez gain, bisitaldi honetan parte hartu dute.


Gehiago irakurri...
 
TOPICeko egitasmo museografikoa aurkeztu da: Museoa edo Txotxongilo Etxea?
Osteguna, 2009(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 06:50etan

Dani Freixas arkitektoak, egitasmoaren arduradunak, argi du eta Txotxongilo Etxearen aldeko apustua egiten du, gela sekretuz eta magikoz betetako biltegi handi bat, bere hitzetan, biltegi, ganbara, ganbara korazatua, tailer, laborategi eta artxibo handi baten arteko batuketa, haurren eta helduen irudimena eragiten duena eta jokoa eta partaidetza indartzen duena; etengabe berritzen den erakusketa bat eta ikuslea harritzen duten keinu txikiz betea. Plato edo eszenatoki batetik hurbilago dagoen ingurune honetan, une hauetan 1.400 txotxongilotako fondo batzuk dituen TOPICeko bilduma iraunkorra kokatuko da.


 


Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.