Museoen astea: #CaptionThisMW
Ostirala, 2021(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 18:29etan
Topic-en, gure ikuslegoa funtsezkoa da, eta, horregatik, maitasun handiz jasotzen ditugu iradokizunak, kritika konstruktiboak eta jakina, dohaintzan txotxongilari profesionalengandik ez ezik, bisitariengandik jasotzen ditugun txontxongiloak. 

Colorin txotxongilo donostiarra da. Duela 56 urte sortu zen eskularruzko panpin hau, Gipuzkoako Ateneo eta Kultur Zirkuluaren eraikin zaharreko sotoetan, José Luis Villarejok zuzentzen duen Teatro de Cámara y Ensayo taldearen eskutik. Colorin Ateneo horretako Zuzendaritza Batzordeak bazkideen seme-alabak "antzerkira" zaletzeko zerbait egiteko zuen kezkatik sortu zen. Horrela sortu zen Colorínen txotxongilo-antzerkia, zeinaren heroiak konpainiari izena ematen baitzion. Colorin Gipuzkoako ia herri guztietan ibili zen, baita bizkaitar, nafar eta arabar herri gehienetan ere. Batzuetan landa-eremuetara joaten zen, bere abenturak haurrei eramanez. Bere lagun baldintzagabeekin batera, bere estutasunak partekatzen zituen, barre egiten zuen, abesten zuen… beti garaile ateraz bere laguntza desinteresatuari esker. Ia 50 urteko bizitza luze baten ondoren, Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan atseden hartzen du gaur egun beste txotxongilo askorekin batera, Jose Luis Villarejoren alargun eta Konpainiaren sortzaileetako bat izan zen Conchita Momeñeren eskuzabaltasunari esker.

 
 
Museoen astea: #EurekaMW
Osteguna, 2021(e)ko ekaina(r)en 10-(e)an 08:03etan

Margarita Niculescu (1026-2018)

Margareta Niculescu (1926-2018) funtsezko pertsonaia izan da txotxongiloaren mundu orokorrean eta txotxongilo mundu garaikidean. UNIMAren oinarria, laguntza handia eta inspirazioa Jacques Felixentzat Marionetteren Nazioarteko Institutuaren sorreran, Charleville-Méziereseko Txontxongilo Artearen Goi Mailako Eskolaren ideista eta sortzailea.

Errumaniako artista txontxogilari garrantzitsuentzat hartua, Errumaniako Teatro Tandarica ospetsuaren zuzendaria izan zen 40 urte inguruz (1986 arte).

Gehiago irakurri...
 
Museoen astea: #ChildrensEyesMW
Asteazkena, 2021(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 10:29etan
 
 
 
Museoen astea: #BehindTheScenesMW
Asteartea, 2021(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 07:27etan

Ba al zenekien?

Mariona TOPIC museoaren enbaxadorea da, irribarreak eta gure etxean txotxongiloekiko dugun maitasuna transmititu eta banatzen duena. 9 urteko haur batek diseinatu eta 3.500 haur gipuzkoarren bozketaren ondoren aukeratua izan zen. Gure pertsonaiaren izena txotxongiloekin lotuta dago eta, gainera, Mariona Masgrauren pertsonaia omentzen du, 2009. urtean, gure museoa inauguratu baino bi urte lehenago hil zen izen handiko txotxongilari kataluniarra. Bere semeak, Octavi Rumbauk, gure bildumari eman zizikion bere amak utzitako txontxongilo ondare guztia, balio handikoa eta guk harro gordetzen duguna. Horrela, haren ondarea bizirik egongo da beti, hemen, Topic-en, mundu guztiarentzat.

 


Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.