Chillida Leku, Topic eta Oiasso Museoa elkartu egingo dira eguberrietarako
Ostirala, 2020(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 12:29etan

 Beren bisitariei %50eko deskontua eskainiko die

Topic-ek, Chillida Lekuk eta Irungo Oiasso museoak ekimen bat adostu dute eta horren bidez, abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra bitartean, hiru museoetako sarrera aurkezten dutenek %50eko deskontua izango dute beste bietan. Hiru museoen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan dago ekimen hori eta une zail hauetan kultura sustatzea du helburu. Museo horietako abonatu eta lagunek ere izango dute deskontu hau, abonamendua edo txartela beste bi museoetan aurkezten dutenean.
 
Luna Teatro konpainiak ´Blanca Nieves' antzezlana aurkeztuko du
Osteguna, 2020(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 00:00etan

Larunbat honetan, 18:30ean 

Edurne Zurik amaordekoaren enbidiarengatik eta haserrearengatik jauregitik alde egin behar izango du. Ihesaldian baso ezatsegin bat zeharkatu beharko du eta bizipen asko izango ditu. Ikuskizunak hizkuntza poetiko eta komikoa bateratzen ditu, dantzaz, maskarez, txotxongiloz, musikaz eta objektuen antzerkiaz baliatuz. Dramaturgiak, era berean, ipuin klasikoari bira harrigarriak eta ustekabekoak ematen dizkio modu barregarri eta umoretsuan, baina beti puntu poetiko batekin. 
Gehiago irakurri...
 
Hilando Titeres konpainiak 'Bee, artaldea' lana aurkeztuko du
Asteartea, 2020(e)ko azaroa(r)en 03-(e)an 16:41etan

 Larunbat honetan, 18:30ean 

Ninak hegan egin nahi du, horixe du ametsa.’ Bere familian hegazkin bat gidatzen duen lehen emakumea izango da.’ Baina eguna laburregia da eta gaua luzeegia da, eta amak lotara joateko esan dio-nean, Nina, gogo txarrez, ohera joan da. Lo egiteko ardiak kontatu behar dira… Ze asperdura! Baina Ninak Morena aurkitu du, hesitik salto egin nahi ez duen ardia.’
Gehiago irakurri...
 
Sorkuntza-egonaldi berria Topic-en
Osteguna, 2020(e)ko urria(r)en 29-(e)an 12:17etan

"Teatro saco de huesos” konpainiarena

Sorkuntza-egonaldiek aktibo jarraitzen dute Topic-en eta horren adierazgarri da egun hauetan “Teatro saco de huesos” konpainia “Edgar” izeneko ikuskizun berria prestatzen ari dela.

Angel Navarrok eta haren txotxongiloek osatzen dute 'Teatro saco de huesos'. Ángel Navarrok Bartzelonako Raval auzoan aurkitu zituen txotxongiloen antzerkia eta artea. Arte eszenikoen barruan trebatu zen Víctor Hernández antzerki-estudioan eta txotxongiloen eraikuntza-artea aurkitu zuen Pepe Otalen txotxongilo-lantegian. Bidean, beste txotxongilolari batzuengandik ikasi zuen, besteak beste Stephen Mottramengandik. Hariz zintzilikatutako antzerkiarekiko zaletasun horrek mundu osoan zehar bidaiatzera eraman du eta bere ikuskizunak kabaretetan, antzokietan, aretoetan, lokaletan eta kalean erakutsi ditu.

Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.