Txotxongiloen Nazioarteko Egunaren manifestua
Osteguna, 2021(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 15:32etan

Audrey Azoulay, UNESCOko zuzendari nagusiak idatzia

Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna, 2003tik hona UNIMA (Union Internationale de de la Marionette - Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna)-ren ekimenez ospatzen dena, milaka urte eta aparteko aberastasuna duen arte honi omenaldia egiteko aukera da.

Keinu-trebetasun zorrotza, mugimenduaren eta ilusioaren arteko jolasa, itzalaren eta argiaren artekoa. Jantziak, forma eta eskultura menderatzea. Eszenaratzearen artea, eskematismoa eta sinbolismoa. Birtuosismo teknikoa eta poesia. Txotxongiloen artea arte unibertsala da, arte osoa.

Paul Claudelek esan zuen bezala, txotxongiloak antzezten duten hitzak dira. Narrazio erreal horren bidez, eguneroko errealitatea irudikatu eta urruneko historia eta ipuinei bizia eman diezaiekete. Ondare paregabea izateaz gain, txotxongiloek, erritu sendo baten parte izan edo agertoki garaikide batean jardun, gaur egungo artea osatzen jarraitzen dute.

Hori argi geratzen da Gizateriaren Ondare Kultural Ez-materialaren Zerrenda Adierazgarrian, arte horren 12 forma desberdin baititu orain arte: Canboyako Sbek Thom txotxongilotik hasi eta Eslovakiako eta Txekiar Errepublikako txotxongiloetaraino. Horietako bakoitza trebetasun eta tradizioen kontzentrazio aparta da, eta zaindu beharreko ondare komuna.

 

Gehiago irakurri...
 
La Negra konpainiak Nautilus antzezlana aurkeztuko du
Asteazkena, 2021(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 08:38etan

Txotxongiloaren Nazioarteko Egunaren ospakizun berezia, ikuskizun eta tailer batekin


Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna dela eta, jarduera berezia antolatu du Topic-ek hura ospatzeko. Larunbatean, hilak 20, 18:30ean izango den ikuskizunaz gain, 17:30ean, hagaxka-tailer bat egongo da familientzat. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek, jakina.

 
Gehiago irakurri...
 
"Txotxongiloak eta emakumeak"
Osteguna, 2021(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 14:43etan

Bisita gidatu desberdin bat

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek  ‘Txotxongiloak eta emakumeak’ izeneko bisita gidatua antolatu du martxoaren 6 eta 7rako, txotxongiloen munduan emakume sortzaile, zuzendari, aktore, artista eta titiriteroen ama gisa betetzen duen zeregina ezagutzera emateko. Bi egunetan, bisitak 11:30ean euskaraz izango dira eta 12:30ean gaztelaniaz.  Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 5 pertsonako taldeetan egingo da.
Bisitaren prezioa 7 € edo 5 €-koa izango da (7 euro TOPICeko lagunak, familia ugariak, erretiratuak eta langabetuak, hala egiaztatzen badute). Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi behar da

 
Txotxongillo Taldeak 50. urteurrena ospatuko du
Ostirala, 2021(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 16:37etan

Zorionak!!

Igande honetan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek, Txotxongillo taldeko kide eta sortzaileek 50 urteko ibilbidea ospatuko dute. Urrezko ezteiak egingo dituzte eszenatokian eta horrexegatik, 'Erreka Mari' lan ezaguna eskainiko dute. Haren txotxongiloekin batera, txalaparta jotzen Lara Mitxelena eta Itziar Jauregi izango dira. 

Zorionak!!! Txotxongillo taldea eta zuen txotxongiloen magia betirako gurekin gera dadila.

 


Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.