Txotxongilolaritza eta emakumea

 

Bisita gidatuak emakume txotxongilolarien ikuspegitik

TOPICek bat egin nahi du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, urriaren 23an, larunbata, “Txotxongilolaritza eta emakumea” izeneko bisita gidatuak antolatu ditugu (11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz). Bisita horien bidez, emakumeak txotxongiloen munduan izan zuen eta betetzen duen papera erakutsiko da, zein diren beraien heroiak, sortzaileak, zuzendariak, artistak... Helduek 6 € ordaindu beharko dituzte eta 12 urte arteko haurrek 5 €. Eman izena telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com helbidean.

 
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.