Europako Ondare Jardunaldiak

Bisita gidatua, tailerra eta ikuskizuna egokituak

Europako Ondare Jardunaldiak direla eta, TOPIC-etik datorren larunbatean, hilak 16ean, pertsona itsu eta gorrentzat egokitutako hainbat jarduera antolatu ditugu:


Bisita gidatua (egokitu gabea) 11:30 euskaraz 12:30 gaztelaniaz

·         Bisita gidatua: helduak 8 € / haurrak 6 €

Tailerra (egokitua) 16:30etan

·         Tailerra: helduak 8 € / haurrak 6 €

Ikuskizuna (egokitua) 18:30etan

·         Ikuskizuna: helduak 7 € / haurrak 4 €

Bi jardueratarako sarrera konbinatua: helduak 10e / haurrak 8e

Sarrera konbinatua hiru jardueratan: helduak 15e / haurrak 13e


Bisita gidatu estandarraz gain, ikusmen eta entzumen ezgaitasuna duten pertsonentzat diseinatutako txotxongiloak sortzeko tailer bat egitea proposatzen dugu. Bertan, parte-hartzaileek elkarrekin lan egingo dute, sorkuntza-prozesu osoan lagunduko dieten profesionalek gidatuta. Horrela, izan daitezkeen oztopoak ezabatzea lortzen dugu, gure kultura-ondarerako irisgarritasuna eta inklusibitatea sustatuz.

Ikuskizunaren kasuan, audioa deskribapenaz egokituta izango da. Horretarako, ezinbestekoa izango da, smartphone bat, entzungailu propioak eta zeinu-hizkuntza izatea.

Sarrerak erosi, edo lekua erreserbatu ahal izateko, mesedez deitu 943 65 04 14 zenbakira edo idatzi iezaiguzu museo@cittolosa.com helbidera.

Zure parte hartzea gustatuko litzaiguke!

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.