Mila bisitaritik gora izan ditu TOPIC-ek

Familia askok 'Pieza Bihurriak' izeneko gynkanaren bitartez egin dute bisita

Udako opor hauetan, orain arte, mila lagun baino gehiagok bisitatu dute TOPIC, batez ere Euskal Herrikoak, eta ondoren katalanak eta madrildarrak. Museoa bisitatzeaz gain, ‘Gizonak, emakumeak, txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz’ aldizkako erakusketara hurbildu dira.
Erakusketa hain da zabala aldi baterako erakusketen areto osoa eta anbigua hartzen dituela. Guztira, teknika desberdinetako 75 txotxongilo erakusten dira, garai desberdinetako UNIMAko txotxongilolari ospetsuenetako batzuenak. 
 

Horrez gain, Nazioarteko UNIMAren historia eta erakusketako piezei buruzko informazio zehatzaz gain, sei ikus-entzunezko (kaleidoskopio bat, besteak beste) ere erakusten ditu. Nabarmentzekoa da, halaber, erakundearen eta munduko biltzarren jatorrizko kartel-bilduma, 1969tik.

UNIMA 7.000 kidek baino gehiagok osatzen dute, txotxongilolaritza eta giza balioen aldekoak, eta munduko antzerki-elkarte zaharrena da.

Bestalde, irailaren 30a arte Oiassok, TOPICek eta Chillida Lekuk antolatutako gynkanak aktibo dirau, eta jarduera museo bakoitzean hiru museoetako objektu bana aurkitzean datza. Museo bakoitzak bere pieza eta beste museoetako pieza bana ditu gordeak bere instalazioetan. Pieza horiek luma-kartoian egin diren jatorrizkoen erreprodukzioak dira. Aurkitu beharreko pieza bakoitzeko hiru pista daude, pieza bakoitzaren irudi bektorizatu batekin batera, parte-hartzaileak zer bilatzen duen jakin dezan.

Museo bakoitzean hiru piezak aurkitzean, parte-hartzaileak zigilua jasoko du triptikoan, museo bakoitzaren bilaketa burutu duela erakusteko. #piezabihurriak hashtag-arekin zure esperientziaren argazkiak partekatu ahal izango dituzu RRSSn.

Gynkana osatzeko, hau da, hiru zigiluak lortzeko, parte-hartzaileak sari bat jasotzeko zozketan parte hartuko du. Saria museo bakoitzeko dendako hiru objektuz osatua dago.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.