Don Davelek amaiera eman die TOPIC-eko sorkuntza-egonaldiei aurtengo udan

LIHED izeneko ikuskizunarekin

Aurtengo udan, TOPICek sorkuntza-egoitzak itxi ditu Don Davel Konpainiarekin batera. Davel Puente Hoces-ek antzerkirako duen grinaren ondorioz sorturtako konpainia da eta bidaiari malabarista izateaz gain, zirkoaren, magiaren, objektuen antzerkiaren eta, oro har, eszenaren zale amorratua da baita ere.

2014 eta 2016 bitartean, Cirque Bidon konpainia frantziar historikoko kide izan zen, 1974az geroztik zaldiek tiratutako gurdietan bidaiatzen duena.

 

Gaur egun, malabarista eta mago gisa parte hartzen du Frantzian, Espainian eta Italian, eta era berean, sorkuntza lanetan aritzen da; esate baterako, TOPIC-en sorkuntza-egonaldian sortzen aritu den lana. Zalantzarik gabe, esperientzia hau errepikatu egingo lukeela dio. “Topic sortzeko leku aproposa dela uste dut eta taldekide guztiok oso pozik gaude, gure proiekturako instalazioak eskura jarri dizkigutelako. Oso garrantzitsua da artistentzat horrelako erakundeen babesa sentitzea”.

Konpainiak Tolosan sortu duen ikuskizunaren izenburua LIHED da, Elzear Duquetteren Historia Harrigarria. 1970eko hamarkadan, bere hilkutxa gurpil gainean jarrita, munduari bira eman zion pertsonaia xelebrea, bertan lo egin, sukaldatu eta dutxatu egiten zelarik. “Bere historiatik erakarri ninduena zera izan zen, baikortasun handiz eta 60 urterekin egin zuela. Bere biografian kontatzen du inoiz ez zela adoretzen, denbora infinitua ez dela konturatu zen egunetik. Horregatik erabiltzen ditugun txotxongiloak hareazko erlojuak dira”, dio Davelek.

Objektuen eta txotxongiloen antzerkiak, 80ko eta 90eko hamarkadetan zirku berriaren mugimenduak izan zuenaren antzeko sormen-leherketa bizi du egun, eta Don Davel horren adierazle argia da. “Beste diziplina batzuetako artista asko txotxongiloen adierazpen-potentzialaz eta objektuen animazioaz arduratzen ari gara, maisu handiengandik ikasiz eta gure jatorrizko diziplinen ikuspegi espezifikoak emanez. Nire kasuan, zirkutik nator eta bi diziplinen fusioari esker, zama emozional handiagoa eman diezaieket zirko-erakustaldiak egiteko erabiltzen ditudan objektuei, eta aldi berean, txotxongiloek ekintza-tarte oso zabala dute, malabareak eta akrobaziak egin baititzakete, kontuan izanik haiek oso altu jaurti arren jaso egingo ditudala.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.