Topic-ek txotxongiloak programatuko ditu berriro Madrilen

TITERESCENAko denboraldi berria

Duela egun batzuk, Zentro Dramatiko Nazionalaren denboraldi berria aurkeztu zen Madrilen. Denboraldi horretan, Tolosako TOPICek berriro hartuko du parte, txotxongilo-ikuskizunak diseinatuz Titerescena egitarauaren barruan.

“Hitzak gizarte gisa egiten gaitu, komunitate gisa sostengatzen gaitu. Antzerkia arte komunitario nagusia da, eta ikusleek, baita gazteenek ere, ahal izan bezain laster, beren presentziaz defendatu dute, topaleku eta salbazio-leku gisa. Titerescena gure programazioaren funtsezko atal gisa sendotzen da”. Hitz horiekin, Alfredo Sanzol, CDNko zuzendariak bideo bati sarrera eman zion eta bertan, Idoya Otegui Tolosako zentroko zuzendariak txotxongiloen denboraldi berriari buruzko zertzelada batzuk eman zituen.
 

2021–2022 denboraldirako proposatutako Titerescenako egitaraua kalitate handiko ikuskizunen hautaketa izango da, nazioarteko eta Espainiako konpainien partaidetzarekin. Valle-Inclán antzokiko hainbat gunetan ikusle desberdinentzako ikuskizunak ikus ahal izango dira. Gainera, urtean zehar txotxongiloen arteari buruzko tailerrak eta ikastaroak antolatuko dira profesionalentzat eta haurrentzat.

Lehen ikuskizuna, “El patito feo”, 2021eko urriaren 2an eta 3an izango da, Mirlo Blanco aretoan, La Puntual konpainia katalanaren eskutik. Hans Christian Andersenen ipuin ezagunaren egokitzapena da.'

Azaroaren 27an eta 28an, De Filippo Marionette (Italia) konpainiako “Colgando de un hilo”. Abenduaren 18an eta 19an, Xip Xap katalanek “El lobo y las siete cabritillas” eskainiko dute, Paco Paricioren zuzendaritzapean.

2022ko Urtarrilan, 15ean eta 16an, Teatro Plusen (Asturias) “Pan” lana ikusi ahal izango da. Otsailaren 26an eta 27an, Gorakada konpainiaren “Pinochio” (Euskal Herria). Martxoaren 5ean eta 6an, Binéfarreko titiriteroen “Chorpatélicos”. apirilaren 23an eta 24an, “La Granja”, Cía Teloncillorena (Valladolid). Maiatzaren 21 eta 22an, Babel Teatro (Argentina) taldearen “Beethoven” eta ekainaren 4 eta 5ean Xake Produkzioak taldearen “Alex”.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.