Museoen astea: #ArtIsEverywhereMW

Urtero, azaroan, Titirijaiko Jaialdiarekin (Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia) kointzidituz, TOPIC-ek txotxongiloen artea partekatzen du Tolosako hainbat txokoetan. Merkatarien Elkartearekin lankidetzan, ekimen hau gauzatzen dugu, herriko hainbat establezimendu gure bildumako txotxongilo adierazgarriekin apainduz, ikuslego orokorrak gure artelanak museoaren esparrutik kanpo ikusi ahal izan ditzan.

 
Horrela, txotxongiloen artea ikuslego zabalago bati hurbiltzea eta leku horiei kolore-ukitu bat ematea lortzen dugu. Era berean, establezimendu bakoitzari plantxa batzuk ematen zaizkio bisitariak nahi badute, eskatu eta etxean txotxongiloak egiteko. TOPICek diseinatutako kartoi mehe horiek doan banatzen zaizkie dendetara hurbiltzen diren familiei. Horrela, gure erakundearentzat funtsezkoak diren hiru helburuei erantzun nahi diegu: Museoa herritarrengana hurbiltzea, txotxongiloaren artea zabaltzea eta haren balio pedagogikoa azpimarratzea.
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.