Ikuskizuna eta tailerra larunbat honetan topic-en

Larunbat honetan, 18:30ean

Larunbat honetan ere, maiatzaren 22an, Topic-en ikuskizuna gehi tailerraren formula errepikatuko da, arrakasta handia izaten ari baita. Ikuskizuna 18:30ean izango da eta aurretik, 17:30ean, familientzako tailer bat egongo da. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek, jakina.

Ikuskizunaren izenburua “Cris, pequeña valiente” da, eta gaztelaniaz egingo da, 6 urtetik gorakoentzat.

 

KRISTINA txikiaren istorioa kontatuko digute. Jaio zenean mutikoa zela pentsatu zuten neskatila baten istorioa da hau.
KRIS -horrela deitzea gustatzen zaio- neskato trans bat da, alaia eta adimentsua, eta den bezalakoa izateko duen eskubidearen alde borrokatzen da. Askatasunez eta aukerez betetako etorkizuna izan nahi du, bere adineko beste haurrak bezala hazi ahal izateko.

Ikuskizuna ikusteko, erosi sarrerak www.topictolosa.com helbidean


Tailerrean parte hartzeko, eman izena 943650414 telefono-zenbakira deituta.


Hauek dira prezioak (ikuskizuna + tailerra):

Haurrentzako sarrera 8€
Haurrentzako sarrera murriztua: 7 €
Helduen sarrera: 10 €
Helduentzako sarrera murriztua: 8 €

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.