Publikoaren arrakasta Museoen Nazioarteko Egunean

Pasa den larunbatean ospatu zen

Museoen Nazioarteko Eguna gaur, maiatzak 18, ospatzen da, baina Topic-ek, beste museo batzuek bezala, asteburuan ospatu zuen, zehazki maiatzaren 15ean. Egun horretan, goizean hasi eta gaueko 9ak arte, ate irekien ohiko jardunaldia egin zen eta ehunka gipuzkoar etorri ziren gure Museora, eta bide batez, Tolosako Musika Eskolak, goizean zehar eman zituen kontzertuetako musika zoragarria entzutera. Arratsaldean, CITeko lehendakari Aitor Imazek FOTOPIC sariak eman zizkien Ignacio Orcoyen eta Javier Ortizi 

eta ondoren, 19:00etan, Aniztasunaren Gala hasi zen. Emanaldi hau Hernaniko Chilllida Leku, Irungo Oiasso eta Topic museoen arteko lankidetza-esperimentua da, kultura «gaitasun guztietara» zabaltzen dela gogorarazteko. Antzeko programa bat, artista berekin, ostiralean errepikatu zen Oiasso Museoan eta igandean Chillida Lekun.

Iñaki Salvador izan zen Telmo Iruretak aurkeztutako galari musika jarri ziona. Telmok bakarrizketa dibertigarri eta txalotua eskaini zuen, bere ezgaitasunaren inguruan ironiaz betea.

TVEn arrakasta izan berri duten Verdini Taldeko neska-mutilak Gipuzkoar ikuslegoarekin elkartu ziren berriro. Hondarribiko Jakes Txapartegi piano-jole gazteak bere arte boteretsua bakarka erakutsi zuen eta gero Esther Barandiaran irakaslearekin eta baita Iñaki Salvador lagunarekin. Simon Ezquiaga kantari donostiarrak txalo-zaparrada irabazi zuen, 'Hamacas' edo 'Begiradak' bezako abestiekin, hiru egunetan museoak bete zituzten jendetzaren eskutik.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.