MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA MAIATZAREN 15ean, LARUNBATA

Museora bisita egiteko ezinbestekoa da aurretik ordua hartzea

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da baina asteartea denez, TOPICen maiatzaren 15ean, larunbata, ospatuko dugu.

“Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa” lemapean, aurten Museoen Nazioarteko Egunak komunitateek eta museoetako langileek osatzen duten ikuspegi-aniztasuna izango du ardatz. Hori dela eta, Aniztasunaren Gala antolatu dugu lankide ditugun hiru museoekin batera: Oiasso Museoa (maiatzaren 14an), TOPIC (maiatzaren 15ean) eta Chillida Leku (maiatzaren 16an).

 

 

Beraz, maiatzaren 15erako eskainiko dugun programazioa hau da:

 

Goiz osoan Musika Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Topic-eko sarreran eta anbiguan.

 

Bestalde, 10:00etatik 21:00etara, ateak zabalik egongo dira museoa bisitatzeko. Taldeak 6 lagunekoak izango dira eta bisitak ordu erditik ordu erdira egingo dira; beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 943650414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera mezu bat bidaliz.

 

Arratsaldeko 18:00etan, anbiguan, FOTOPICeko sariak banatuko dira. Argazkiak on line partekatuko ditugu gure web orrian (www.topictolosa.com), eta horiekin guztiekin, egun horretatik maiatzaren 31ra arte, argazki-erakusketa txiki bat egongo da zabalik anbiguan bertan.

 

Azkenik, 19:00etan, “Aniztasunaren gala” egingo da eta Iñaki Salvador (piano-jolea), Jakes Txapartegi (piano-jolea), Simón Ezquiaga (kantaria), Telmo Irureta (aktorea) eta Verdini Dantza Taldea arituko dira. Galarako sarrerak 5 € balioko du.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.