FOTOPIC 2021

Topic-en argazkiak egiteko gonbidapena


Urtero, 1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Aukera paregabea da museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzeko.

2021ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek txotxongiloak eta argazkigintza maite duen edonor museoan argazkiak egitera gonbidatzen du. Horregatik, maiatzaren 14ra bitartean, jarduera honetan parte hartu nahi dutenek museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera. Sarreran identifikatu egin beharko dira eta 2021ko maiatzaren 14a baino lehen, egiten dituzten irudien aukeraketa bat bidali beharko dute.

 

Argazkiak gure webgunean elkarbanatuko ditugu (www.topictolosa.com) eta guztiekin batera, Topic zentroan publikoari irekitako argazki erakusketa bat antolatuko dugu maiatzean.

 

Parte-hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dira: Topic-eko txotxongilo bat, TOPIC-en txotxongiloen ikuskizunak ikusteko 2 bonu, 2021ko ekainetik 2022ko ekainera arte, eta Leidor zinemarako, iraileko bi zinema-bonu (azken hau Tolosako udalari esker).

 

Informazio praktikoa:

Parte hartzeko epea: 22/04/2021-14/05/2021

Argazkiak aurkezteko azken eguna: 14/05/2021

Sari-banaketa irabazleei: 15/05/2021

 

Argazkiak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: cit@citolosa.com; maria@cittolosa.com

 

Parte-hartzaileek, jarduera honen testuinguruan, beren argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko eta jendaurrean jartzeko eskubideen gaineko baimena ematen diote Topic-i.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.