Ikuskizuna + tailerra

Larunbat honetan Topic-en

  

Hilean behin egiten dugun bezala, larunbat honetan ere, apirilaren 24an, Topic-en, ikuskizuna + tailerra formula errepikatuko da, azken aldian arrakasta itzela izan baitzuen. Ikuskizuna 18:30ean izango da, eta aurretik, 17:30ean, familientzako tailer bat egongo da. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek, jakina.
 

Ikuskizunaren izenburua “Uniko” da, eta 6 urtetik gorako ikusleentzat izango da. Anai-arreba baten jaiotzagatik jeloskortasunak haur batean eta bere ingurunean eragin dezakeenaren isla izan nahi du. Txotxongilo eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, jeloskortasunaren kontu kezkagarria azaltzen du Teatro Paraíso konpainiak, aurrez aurre begiratuz bere gordintasun osoan, umorea galdu gabe.

Ikuskizuna ikusteko, erosi sarrerak www.topictolosa.com helbidean.

Tailerrean parte hartzeko, eman izena 943650414 telefono-zenbakira deituta.

Hona hemen Ikuskizuna + tailerreko prezioak:

Haurrentzako sarrera 8€
Haurrentzako sarrera murriztua: 7 €
Helduen sarrera: 10 €
Helduentzako sarrera murriztua: 8 €

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.