Teatro Paraiso konpainiak Uniko bere lana aurkeztuko digu

Larunbat honetan, 18:30ean

Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Irati ahizparen jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldurrak gaindituko du eta familiaren egonkortasuna kolokan jarriko du.

UniKo sei urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da eta euskaraz antzeztuko da. Anaiaren jaiotzagatiko jelosiak haur batean eta bere ingurunean eragin ditzakeen ondorioen isla izan nahi du. Txotxongilo eta antzerki errealistarenaren teknikak nahasiz, jelosiaren kontu kezkagarria planteatzen dugu, haren gordintasun osoan aurrez aurre begiratuz, umorea galdu gabe.

 

Eszenatokitik Paul, haren gurasoak, Irati ahizpa, amona, Paulen irakaslea eta Richi —bere kontzientziako ileapain-hartz eta alter egoa— ibiliko dira, familia-ikuskizun zabalago bat egiteko asmoz, bai haurrek zein helduek ezagunak zaizkien sentitzeko egoerak eta pertsonaiak aurkituko baitituzte.


Denbora atsegin bat pasatzeko balio izatea espero dugu, eta bide batez, denok elkarrekin gogoeta egitea bizikidetzari, hezkuntzari, autoestimuari, tristurari edo atxikimenduari buruz.
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.