UNIMAri buruzko erakusketa TOPICen

  

Aste Santuko opor hauetan, 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. Unima: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz’ erakusketa ikus ahal izango da TOPICen. Izenburuak Henryk Jurkowskik 1979an Unimaren (Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna) 50. urteurrena zela eta argitaratutako saiakerari egiten dio erreferentzia. Garai hartan, gaur bezala, Unimak atzera begiratzen zuen, jatorrira, eta zer bide jarraitu behar zuen pentsatzen zuen.


Erakusketak Tolosa erdialdean dagoen eraikuntzaren aldi baterako erakusketen aretoa eta anbigua hartzen ditu. Guztira, hainbat teknikarekin egindako 75 txotxongilo daude ikusgai. Unimaren historiari eta ikusgai dauden piezei buruzko informazio zehatzaz gain, sei ikus-entzunezko (horien artean kaleidoskopio bat) ikus daitezke. Nabarmentzekoa da, halaber, erakundearen eta munduko biltzar desberdinen jatorrizko kartel-bilduma, 1969tik.

UNIMA 7.000 kidek baino gehiagok osatzen dute, txotxongiloaren eta honek bere baitan dituen giza balioen alde daudenak, eta munduko antzerki-elkarte zaharrena da.

Erakusketa hau UNIMAk bere 90. urteurrena ospatzeko 2019. urtean egin dituen ekimenen artean dago. 2019ko irailean inauguratu zen Charleville-Méziêres jaialdian eta Cristina Grazioli buru duen talde batek diseinatu du, Marek Wazkiel, Idoya Otegui eta Lucile Bodsonen laguntzarekin eta Dani Freixes arkitektoaren begiradapean.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.