Aste Santua TOPICen

Tailerrak, bisita gidatuak eta erakusketa

Aste Santuko opor hauetarako TOPICek mota guztietako jendearentzako jarduerak antolatu ditu. Lehenik eta behin, apirilaren 1, 2, 3 eta 5ean bisita gidatua egin ahal izango Museora. Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz. Pandemia egoera dela eta, 6 lagun arteko taldeak onartuko dira.

Bestalde, 

apirilaren 6tik (asteartea) apirilaren 9ra (ostirala), egunero eta 10:30etik 12:30era, 6 urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean eskulan desberdina izango da eta beraz, prezio hauek ezarri dira egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro. Hemen ere aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Egun horietan ere zabalik egongo da UNIMAren historiari buruzko aldi baterako erakusketa. Erakusketak TOPICeko aldi baterako erakusketen aretoa eta anbigua hartzen ditu. Guztira, hainbat teknikarekin egindako 75 txotxongilo daude ikusgai. Unimaren historiari eta ikusgai dauden piezei buruzko informazio zehatzaz gain, sei ikus-entzunezko (horien artean kaleidoskopio bat) ere ikus daitezke. Nabarmentzekoa da, halaber, erakundearen eta munduko biltzar desberdinenen jatorrizko kartel-bilduma, 1969tik.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.