Txotxongiloen Nazioarteko Egunaren manifestua

Audrey Azoulay, UNESCOko zuzendari nagusiak idatzia

Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna, 2003tik hona UNIMA (Union Internationale de de la Marionette - Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna)-ren ekimenez ospatzen dena, milaka urte eta aparteko aberastasuna duen arte honi omenaldia egiteko aukera da.

Keinu-trebetasun zorrotza, mugimenduaren eta ilusioaren arteko jolasa, itzalaren eta argiaren artekoa. Jantziak, forma eta eskultura menderatzea. Eszenaratzearen artea, eskematismoa eta sinbolismoa. Birtuosismo teknikoa eta poesia. Txotxongiloen artea arte unibertsala da, arte osoa.

Paul Claudelek esan zuen bezala, txotxongiloak antzezten duten hitzak dira. Narrazio erreal horren bidez, eguneroko errealitatea irudikatu eta urruneko historia eta ipuinei bizia eman diezaiekete. Ondare paregabea izateaz gain, txotxongiloek, erritu sendo baten parte izan edo agertoki garaikide batean jardun, gaur egungo artea osatzen jarraitzen dute.

Hori argi geratzen da Gizateriaren Ondare Kultural Ez-materialaren Zerrenda Adierazgarrian, arte horren 12 forma desberdin baititu orain arte: Canboyako Sbek Thom txotxongilotik hasi eta Eslovakiako eta Txekiar Errepublikako txotxongiloetaraino. Horietako bakoitza trebetasun eta tradizioen kontzentrazio aparta da, eta zaindu beharreko ondare komuna.

 

 

Konpromiso hori are garrantzitsuagoa da, arte ahul horrek aurrekaririk gabeko erronkei aurre egiten baitie orain.

Lehenik eta behin, COVID-19 pandemiak txotxongiloen indar inspiratzaile eta gogorarazlea zenbat behar dugun gogorarazi digu, baina, aldi berean, arriskuan jarri du haien biziraupena, txotxongilolari askoren lan-baldintza eta diru-sarrerak askotan oso prekarioak direlako. Alde horretatik, UNIMAK sektoreko kultura-eragileei finantza-laguntza emateko egiten dituen ahaleginak baliotsuak dira eta babes handiago bat izan beharko lukete.

Baina, krisia alde batera utzita, txotxongiloen arteak, oro har, kultura-aniztasunak dituen arrisku berak ditu eta zuzeneko arte honen kasuan, kultura-bizitzatik ingurune digitaletara igarotzeko erronka planteatzen ari da bereziki.

Hori dela eta, bai etorkizuna eraikitzeko, bai krisia gainditzeko moduei buruz pentsatzeko, UNESCOk ResiliArt mundu-mailako eztabaida-mugimendua jarri zuen martxan joan den apirilean; kultur artista eta profesionalak biltzen dituena, sektoreari eragiten dioten erronkei buruz elkarrekin gogoeta egiteko. UNIMAren laguntzari esker, 2020an 15 eztabaida baino gehiago antolatu ziren mundu osoko txotxongilo-adituekin. Orain, elkarbanatutako ezaguerak ateratzeko unea iritsi da eta kolektiboki mobilizatzeko unea, arte hori existitzen jarraitu, zabaldu eta inspirazio-iturri izan dadin.

Txotxongiloaren Nazioarteko Egun honetan, UNESCOk omenaldia egiten die milaka urte dituen arte hau grinaz eta —garai berezi hauetan— balioz bizi dutenei.

Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.