Eskola Kanpaina TOPIC-era itzuli da
Osteguna, 2021(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 13:38etan
Udaberri honetan goza ezazu aurrez-aurre edo online
TOPICek berriro ekin dio bere eskola-kanpainari eta ikastetxeei online edo aurrez-aurre egiteko aukera emango die.
Modalitate presentzialari dagokionez, TOPICek bost eskaintza antolatu ditu: tailerra + museoa + txotxongilolari batekin eskuhartzea eta jolasa tailerrean (5 ordu); ikuskizuna + tailerra + museoa (5 ordu); ikuskizuna + tailerra (2 ordu); ikuskizuna + museoa (2 ordu) eta tailerra + museoa (2 ordu).
Online eskaintzak hiru modalitate ditu: Formak eta koloreak, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat (HH5 eta LH 1-2); Letrak, Haur Hezkuntzako 5. mailarako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat (HH5 eta LH 1-2) eta Txotxongilorako hurbilketa, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat (LH 3-4-5-6).
Ez dira ikastetxe desberdinak nahastuko eta barruko ‘burbuila taldeak’ errespetatuko dira eskaintza guztietan, beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta.
Interesa duten ikastetxeek 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera mezua bidali beharko dute.