Zatoz TOPIC-era inauterietan!
Asteazkena, 2021(e)ko otsaila(r)en 10-(e)an 09:37etan
Txotxongilo bat eraikitzen ikasi eta/edo museoa bisita ezazu

Aurten, lehendabiziko aldiz, Topic irekita egongo da inauterietan. Zuetako asko oporraldian egongo zaretenez, Topic-era etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Bi eskaintza prestatu ditugu:
Bi eskaintza prestatu ditugu:
Tailerra + museoa: 8€ pertsonako
Otsailaren 12 eta 16an, 10:00tik 12:00ra.
10 haur gehienez tailerrean eta 5 haur gehienez museoan.
Garbitasun neurri guztiekin, distantziak kontutan hartuta, material desinfektatua.
Museoko bisita prezio murriztuan:
Museoko ohiko ordutegian.
Taldeak gehienez 5 pertsonek osatuta izango dira.
3€ haurrek eta 4€ heldu batek. Bigarren heldutik aurrera 3€.
Izena emateko 943650414-ra deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi.
Zatoz familian museoa ikustera!
Zatoz familian museoa ikustera!