2020ko Gabonetako kanpaina

Bisita gidatuak, on-line tailerrak eta ikuskizuna

Topic-ek Gabon hauetarako jarduera bereziak programatu ditu berriro. Lehenbizikoan, abenduaren 28an eta 2021eko urtarrilaren 8an, txotxongiloak egiteko on-line tailer pare bat egingo dira, web orrian eta Facebook-en zintzilikatuko direnak. Tailer errazak izango dira, txotxongilo bat egiteko ideiekin eta edozein etxetan eskura dauden materialarekin egin ahal izango dira.

 

Abenduaren 30ean, asteazkena, 18:30ean, Topic-eko antzokian Teatro Plusen “Pequeños deseos” ikuskizuna ikusi ahal izango da. Andersenen La Pequeña Cerillera ipuinean oinarritutako familia-antzezlana da. Hitzaren maisua izan zen Andersenek altxor bat utzi zigun eta 165 urte geroago aurkitu zen, ipuin hau lehen aldiz argitaratu zenean. Aurrerapen teknologikoaren mende honetan, ziur gaude Andersenek ez zuela pentsatuko, istorioak 1846an izan zuen gaurkotasuna izango zuenik. Pobreziak haur asko behartzen ditu mundu osoan lan egitera, orduan bezala. Haurrak izateko eskubide bakarra kentzen zaie. Urtezahar-gauean gertatutako istorio zirraragarria da.

Halaber, hilaren 30ean, 11:00etan, gaztelaniaz, eta 12:00etan, euskaraz, bisita gidatu berezi samar bat egingo da Museora, herriko haur eta gazteak izango baitira gidak egun baterako. TOPICek dituen 10 urteetan, milaka haur eta gazte igaro dira Museo honetatik eta asko ikasi dute txotxongiloak, istorioak, antzerkia, museoak eta abarri buruz. Oraingo honetan Museoari buruz galdetuko diegu, nola sentitzen duten, zer dakiten bertan bizi diren txotxongiloei buruz, eta abar. Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.