Sorkuntza-egonaldi berria Topic-en

"Teatro saco de huesos” konpainiarena

Sorkuntza-egonaldiek aktibo jarraitzen dute Topic-en eta horren adierazgarri da egun hauetan “Teatro saco de huesos” konpainia “Edgar” izeneko ikuskizun berria prestatzen ari dela.

Angel Navarrok eta haren txotxongiloek osatzen dute 'Teatro saco de huesos'. Ángel Navarrok Bartzelonako Raval auzoan aurkitu zituen txotxongiloen antzerkia eta artea. Arte eszenikoen barruan trebatu zen Víctor Hernández antzerki-estudioan eta txotxongiloen eraikuntza-artea aurkitu zuen Pepe Otalen txotxongilo-lantegian. Bidean, beste txotxongilolari batzuengandik ikasi zuen, besteak beste Stephen Mottramengandik. Hariz zintzilikatutako antzerkiarekiko zaletasun horrek mundu osoan zehar bidaiatzera eraman du eta bere ikuskizunak kabaretetan, antzokietan, aretoetan, lokaletan eta kalean erakutsi ditu.

 

“Orain dela 9 urte ezagutu nuen Topic, eszenografia baten eraikitzaile gisa etorri eta sorkuntza-egonaldi batean ostatu hartu genuenean. Tolosara etortzean bilatzen duguna laguntza teknikoa da, gure tailerrean ezin genuelako entseatu eta antzezlaneko argiztapena ikertzen hasi behar genuelako eta hori guztia egonaldi honetan egin dezakegu”, esan du Angel Navarrok.

“Taller saco de huesos” konpainia prestatzen ari den ikuskizunaren izenburua “Edgar” da eta itzalak, objektuak eta txotxongiloak biltzen ditu. Edgar Alan Poeren emaztea hil ondorengo azken bi urteak kontatuko dizkigu, autosuntsitze-zurrunbilo batean nola sartzen den. “Bere arima atsekabetuaren irudia erabiltzen dugu galerei buruz hitz egiteko, nolabaiteko eraginkortasunik eza delirioa eta eromena eragiten duten errealitatearekin eta azkenean, haren heriotzarekin. Gure konpainiak beti izan du tonu makabro samarra, iluna eta horregatik datorkigu primeran Poeren irudia.”

Lan honetarako Angelek Franck-Olivier De Faux musikari frantziarraren laguntza du. Musikariak ikuskizunaren musika konposatu du eta zuzenean jotzeaz gain, objektuetako bat manipulatzen du.

Ikuskizuna Tolosan estreinatuko da azaroaren 24an, Titirijai Jaialdian. Tolosako egonaldiaren ondoren, Bartzelonara joango dira beste egoitza bat egitera Eric de Sarriárekin, “hobetzeko eta trebetasuna hartzeko estreinaldiari begira”.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.