Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Topic bisitatu dute

Kulturako Sailburuorde berria, Andoni Iturbek eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Orokorra, Ignacio Apezteguiak, besteak beste.

Nafarroako Gobernuak Retablo de Figurillas txotxongilo-konpainiaren funtsa jaso zuen iaz dohaintzan, Faro-Coma familiarena, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den dokumental-zatia, eta TOPICen gorde eta erakutsiko diren 385 txotxongilo eta dokumentalak ez diren beste objektu eszenografiko batzuk. Txotxongiloak lau urterako utzi dira, beste lau urtetara luza daitezke eta 2021ean erakusketa bat irekiko da haiekin.


TOPIC, erakusketaren etorkizuneko gunea, hurbiletik ezagutzeko, Ignacio Apezteguia Vianako Printzea Erakundeako Kultura Saileko Zuzendari Orokorra, Joaquim Llansó Nafarroako Artxibo eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria eta Juanjo Bueno etorri dira bertara. Aitor Imaz Tolosako Ekinbide Etxeko presidenteak, Idoya Otegui Topic-eko zuzendaria eta María San Sebastián Museologiako arduradunak, jaso ditu. Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde berria eta Olatz Peon Tolosako alkatea ere joan dira hitzordura.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.