Alegiazko izakiak izeneko erakusketa aurkeztu da
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 02-(e)an 15:20etan
Gaur aurkeztu zaie erakusketa komunikabideei, Okendo kultur etxean
"Alegiazko izakiak / Seres fantásticos", Tolosako Topic Museoak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako ad hoc diseinatutako erakusketa, azaroaren 9ra arte zabalik egongo da. Bertan 80 txotxongilo ikus daitezke. Horietako erdiak ez dira inoiz erakutsi eta lehenengo aldiz atera dira Topic-eko biltegietatik, gizartean aurkezteko irrikaz, museoko pieza gisa.