Topic-ek erakusketa bat zabaldu du Donostiako Okendo Kultur Etxean

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean

Alegiazko izakiak / Seres fantásticos Tolosako Topic Museoak ad hoc diseinatutako erakusketa da, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako. Erakusketa hori irailaren 25ean inauguratuko da Okendo Kultur Etxean, eta azaroaren 9ra arte egongo da irekita. 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira. Txotxongilo horien erdiak ez dira inoiz erakutsi, eta lehen aldiz aterako dira Topic-eko biltegietatik, museo-pieza gisa “gizartean” aurkezteko asmoz.


Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. 2009ko azaroan inauguratu zen eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko proiektu berezi, erakargarri eta interesgarria da. Europa osoko txotxongilo-arterako zentro integral bakarra da.


“Biltegi guztiak arakatu ditugu pieza zuzen eta egokiak eman ahal izateko. Hori erronka eta lan liluragarria da, beti atzematen duzulako ahaztuta zegoen txotxongiloren bat, edo konturatzen zara, sortu zirenean estetika aldetik hain zorionekoak izan ez ziren haiek edo agian, leku ezkutuago batera eraman zituztenak, azkenean argitara ateratzeko aukera duzula”, dio Topic-eko museo-arduraduna den María San Sebastianek.


Erakusketa txotxongilo-tipologiaren edo pertsonaia-arketipoaren arabera diseinatu dute. “Helduentzako txotxongilo-lanak, ‘beldurrezkoak’ edo beldurgarriak, asko daude baina publikoa Topic-en duguna baino murriztuagoa da”, dio Mariak.


Erakusketa hau jende guztiarentzako izatea nahi dugu. Gainera, zenbait heldu edo kulturarentzat beldurgarriak izan daitezkeen izakiak, ez dira horrela haurrentzat edo beste jatorri batzuk dituzten pertsonentzat.

 


Datorren ostiralean, urriak 2, 11:00etan, bisita gidatua egingo da interesa duten komunikabideentzako, Idoya Otegui Topic-eko zuzendariaren eta María San Sebastian museologia arduradunaren eskutik.

 

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.