- inicio
- albisteak
- Topic, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin elkarlanean arituko da
Topic, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin elkarlanean arituko da
Ostirala, 2020(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 11:02etan
Txotxongilo-erakusketa baten bidez. Okendo Kulltur Etxean
Duela egun batzuk, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea aurkeztu zen Donostian. Urriaren 30etik azaroaren 6ra izango dena, eta Topic-ek zeregin berezia izango du haren inguruan.
Panpinak izango dira Astearen ardatza. Aste horretan, panpin horiek agertu diren genero horretako klasiko batzuk proiektatuko dira, eta “Izaki fantastikoak” erakusketaren protagonista bihurtuko dira. Erakusketa irailaren 25etik azaroaren 9ra egongo da zabalik Okendo Kultur Etxean, eta Topic Museotik datozen txotxongilo hauek ikusi ahal izango dira.
Museoko funtsaren 80 txotxongilok osatzen dute erakusketa; horietako batzuk ez dira inoiz jendaurrean erakusten. Lau multzo handitan banatuta daude piezak: maskarak, sorginak, deabruak eta heriotzak, pertsonaia fantastiko tradizionalak eta unibertso pertsonalak.