Marionarekin hizketan
Osteguna, 2020(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 16:00etan
Kaixo guztioi! A zer gogoa zuek ikusteko! Badakit astuna naizela eta askotan esaten dudala, baina egia da! Pozten naiz kalera ateratzen ari zaretelako, nahiz eta badakidan, hala ere, asko falta zaigula. Horregatik ideia bat izan dut, ea zer iruditzen zaizuen: zergatik ez dizkidazue bidaltzen posta elektronikoz (bai, bai, nik ere badut emaila: mariona@cittolosa.com) zuen zalantzak, zuen kezkak, galderak..., nahi duzuen guztia eta nik neuk erantzungo dizuet. Ai, ze urduritasuna! Nor izango da lehena??