Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Ostirala, 2020(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 11:33etan
Ezagutu txotxongilo bat egunero
Kaixo neska-mutilok! Zer moduz gaur? Pentsatzen dut, ahal den neurrian, uda giroko egun hauetaz gozatzen, ezta? Begira, gaur txotxongilo batzuk bakar batean ekarri nahi dizkizuet. Hainbat herrialdetako lagunak dira: Errusiako Petrushka, Txekiako Kasparec, Frantziako Guignol, Ingalaterrako Punch eta beste batzuk. Eta elkarrekin elefante indiarra osatzen dute, elefante-formako itzal tradizional indiarra.
Asmatze-jokoa dirudi, ezta? Bada, itzal hori TOPICera iritsi da duela gutxi, mundu osoan existitzen den eta mundu osoko txotxongilo eta txotxongilolari guztiak ordezkatzen dituen elkarte baten 90. urteurrena ospatzeko. UNIMA du izena (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) eta 1929an sortu zen. Aspaldian! TOPICen, Koronabirusak uzten bagaitu, urte honen amaieran erakusketa bat eta urtebetetze-festa erraldoi bat antolatuko ditugu, UNIMAren 90. urtebetetzea ospatzeko. Beno, gutxiago falta da gu ikusteko; beraz, gero arte esanez agurtuko naiz, a ze emozioa!