Astelehena, 2020(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 11:33etan
Conoce una marioneta cada día
Arratsalde on guztioi! Aste berri batean sartu gara eta ohi bezala, aurrekoan baino hobeto gaude, ezta?. Badirudi atzean geratzen ari direla koronabirusaren zifra kezkagarriak, gero eta zenbaki txikiagoei eta kontrolatuagoei lekua eginez. Gure osasun-langileak txalotzeari utzi diogu! Ez merezi ez dutelako, normaltasun handiago baten ikur gisa baizik. Bazen garaia!
eta... osasun-langileez ari garela, gaur ekarri dizuedan txotxongiloa medikua da eta pandemia honetan hainbeste zaindu gaituen eta zaintzen jarraitzen digun talde handi horri omenaldia egiteko tarterik handiena egin diot. Doctor Botica du izena, Brasilgo mahaiko txotxongiloa (ezin bestela izan), egunero tenperatura hartu eta une askotan lasaitu gaituena. Egia da batzuetan sorgin bat dirudiela mediku bat baino gehiago eta horregatik borrokatzen da TOPICen dauden beste medikuekin, txananekin eta abarrekin, baina egia esan, zoragarri zaindu gaituzte denen artean. Beraz, eskerrik asko! Bihar arte!