Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Igandea, 2020(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 11:33etan
Conoce una marioneta cada día
Kaixo berriro! gaur, “Ardoaren eta urdaiaren jai gizenak” izeneko txotxongilo-lan bateko pertsonaia batekin nator, 1977an estreinatu zena, hau da, duela 42 urte. Ama Zelestina du izena eta Madrilgo Teatro de la “A” txotxongilo konpainiakoa izan zen, baita Alberto Urdiales ilustratzaile eta txotxongilolari handiarena ere. Duela 6 urte etorri zen Tolosara eta hemen geratu zen, konturatu zelako herri honi ere asko gustatzen zaiola festa.