Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Larunbata, 2020(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 11:33etan
Ezagutu txotxongilo bat egunero
Hemen nago berriro zuekin! Beste larunbat bat, baina gero eta hurbilago, aspaldian izaten genituen larunbat horietatik, ez duzue uste? Gaurkoan, Vietnamgo ur-txotxongiloak gustukoen dituzuenetakoak dira; izan ere, Museoen Nazioarteko Egunean jarri genuen bideoan, parte hartu zuen nesketako batek bere museoko txokorik gogokoena zela zioen.
Bada, gaur guztien enperadorea ekarriko dizuet, bere gortearekin txalupa batean doana. Haserre samar dagoen aurpegia du, baina buruan kezka asko dituelako da. Normalean, oso atsegina da. Haientzat guztientzat garrantzitsua dena ura da. Vietnamen uraren kultura oso garrantzitsua da eta hori txotxongiloetan ikus daiteke. Guztiek dute zerikusia urarekin; igerilari bikainak dira. Izan ere, niri igeri egiten irakatsi didate! Bai, bai, entzuten duzuen bezala. Eta oso pozik nago! Haiei esker, ez diot urari beldurrik. Bihar arte!