TOPIC web aurkezpena
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:41etan
Lan zibila amaituta egon aurretik ere, internet bidez TOPIC mundo osoko etxeetan sartzen da dagoeneko. Gaur inauguratzen dugu TOPICeko web gunea eta, oraindik amaitu gabeko atal batzuk baldin badaude ere, dagoen bezala ezagutzera ematea erabaki dugu. Interfaze berdinaren azpian guztiak elkartu nahi ditu web gune honek: haurrak, irakasleak, txotxongilolariak, ikerlariak, jakinmina dutenak … eta guztientzat baliagarri izan nahi du. Era berean, gune bera beraien iruzkinekin, marrazkiekin, bisitaldiekin elikatzen duten lagunak zintzotu eta elkarrekin lotu nahi ditu. Guztiak espero zaituztegu.