Topic Japoniara abiatu da 2016an Gipuzkoak hartuko duen Munduko Txotxongilo Kongresu eta Jaialdiaren definizioan aurrera egiteko

2016an Donostian zein Tolosan egingo den Txotxongiloen Munduko Kongresu eta Jaialdiaren baitan, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren zuzendaria den Idoya Otegui Japonian da Hiriburutzaren urtean gauzatuko den Kongresu eta Jaialdiaren inguruko hainbat alderdi zehazteko.

Tolosak eta Donostiak 2016an hartuko dute, Hiriburutzaren urtean, lau urtean behin Txotxongiloen Nazioarteko Elkarteak (UNIMA) antolatzen duen 2016 Munduko Txotxongiloen Kongresu eta Jaialdia. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa (TOPIC) eta DSS2016EU izan ziren, UNIMA Espainiar Federazioarekin batera, 2012an Tolosa-Donostia 2016 hautagaitza bultzatu zuten bi bazkideak, eta garaile izan ziren Chengdun (Txinan), urte horretako ekitaldiaren egoitza izan zen hirian.

Geroztik, TOPICek eta Donostia 2016k aurrera egin dute 2016ko maiatza eta ekainean egingo den eta hiru jarduera-lerro izango dituen ekitaldiaren antolaketan: alde batetik, Nazioarteko Txotxongiloen Elkartea den UNIMAko ordezkarien bidez hainbat lurralde hartuko dituen kongresu bat; bestetik, munduko hainbat txotxongilo-konpainiek beren obra ospetsuenak antzeztuz osatzen duten mundu mailako festibala eta, azkenik, hainbat erakusketa. Azken hauetako batek Iberiar Penintsulan txotxongiloak izan duen ibilbide historikoa aztertuko du.

Beste erakusketa bat, aldiz, Karakurien ingurukoa izango da, Japonian XVIII. eta XIX. mendeetan sorturiko zurezko txotxongilo automatei buruzkoa, alegia. Bisitaren helburuetako bat Japoniako ekitaldiaren interesa aztertzea da. Ekitaldiak Karakurien jatorria eta gaur egun arte izan duten garapenaren inguruko erakusketa hartuko du, Karakuri txotxongiloak mugimenduan, festibalekoak edota aretokoak erakutsiko dituen ibilbide batean. Karakuri txotxongilo-sortzaileek sorkuntza-prozesua erakutsiko liokete publikoari eta, aldi berean, tailerrak egingo lirateke txotxongiloak fabrikatzeko. Roboten antzekoak diren gaur egungo Karakuriekin amaituko litzateke erakusketa. Izan ere, zenbait adituk dioenaren arabera, Karakuriak
roboten aitzindariak baitira.

TOPICeko zuzendaria den Idoya Oteguik 12 egunetako bisita egingo du Japoniako hainbat hiritan, Lida, Yokaichi, Nagoya edo Tokion, adibidez, japoniar Karakuri jaialdi bat eta bere antolaketa eta muntaketarekin zerikusia duten xehetasunak zuzenean ezagutzeko. Bidaia-programaren baitan, horrez gain, urteroko txotxongilo-festa batean ere izango da Idoya Otegui, 2016ko Festibalean parte har dezaketen txotxongilokonpainia profesional batzuekin akordioak ixteko. Era berean, UNIMA
Japonia eta EU Japan Fest-eko hainbat eragilerekin bilerak izango ditu, ekitaldiarekin lotutako zenbait xehetasun lotzeko.

TOPICek eta Donostia 2016k hiriburutza urtean bost kontinenteetatik etorritako konpainiek parte hartzea aurreikusi dute, berritasuna eta kalitatea sarituko duen eta txotxongilo-artearen ikuspegi ireki bat eta ideia berriak eman ditzaketen konpainia berriei aukera gehiago ematea helburu izango dituen jaialdi honetan.
Topic Plus
Sarrera salmenta



 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.