actualidad
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Larunbata, 2020(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Hemen nago berriro zuekin! Beste larunbat bat, baina gero eta hurbilago, aspaldian izaten genituen larunbat horietatik, ez duzue uste? Gaurkoan, Vietnamgo ur-txotxongiloak gustukoen dituzuenetakoak dira; izan ere, Museoen Nazioarteko Egunean jarri genuen bideoan, parte hartu zuen nesketako batek bere museoko txokorik gogokoena zela zioen.
Gehiago irakurri...
 
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Ostirala, 2020(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo lagunok! Topic museoa ekainaren 2an, asteartean, irekiko da! Orain bisitak ia pribatuak izango dira, intimitatean, distantziak zaindu eta denok zaindu behar ditugulako. Bitxia bada ere, etxe honetan txotxongiloak urrutitik miresten ohituta daude eta horixe da gaur ekarri dizuedan kasua. Granada du izena eta hain da polita, ezin diozula begiratzeari utzi eta harekin maitemindu.
Gehiago irakurri...
 
Platopic etxetik
Ostirala, 2020(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 16:00etan

Gaur, PLATOPIC ETXETIK saioan, txotxongilo erraz eta dibertigarria. Azkar! Zoaz puxika, errotuladore iraunkor bat eta txikitan erabilitako txanoa duen jaka bat biltzera!
 
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Osteguna, 2020(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Aupa txapeldunak! Nola doa hori? Egunero pixka bat hobeto, seguru. Gaur, guztiok ezagutzen dituzuen hiru lagun ekarriko dizkizuet hona, zuen aita-amak bezalaxe: Txirri, Mirri eta Txiribiton. Ez zenekiten gurekin bizi zirela? Bai, bai, hainbeste telebistaz nekatu ziren eta atseden urte batzuk behar zituztela erabaki zuten eta hemen daude, ganberroarena egiten etxe honetan.
Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.