actualidad
Topic-ek bere ateak zabalduko ditu
Asteazkena, 2020(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 15:31etan

Bisita gaitzazu ekainaren 2tik aurrera


Ekainaren 2an, asteartean, Topic-ek ateak irekiko ditu berriro Covid-19ak sortutako nahitaezko konfinamenduaren ondotik. Ondorengo ordutegia izango du: Lanegunetan, 15:30-19:00 eta asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00/15:30-19:00.

Gogorarazten dizuegu, bisitaz segurtasunez gozatu ahal izateko, arauzko distantzia mantendu behar dela eta ez direla txotxongiloak edo bestelako ageriko elementuak ukitu behar. Gainera, musukoa edo maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. Debekatuta dago igogailua erabiltzea, guztiz beharrezkoak diren kasuetan izan ezik. Zalantzarik izanez gero, TOPICeko langileei kontsulta egin.

Bisitak ordubete iraungo du eta Museoko lantaldeko kide baten gida izango du. Erreserba egiteko, deitu 943/650414 edo idatzi cit@cittolosa.com helbidera.
 
SANA SANA, I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak
Asteazkena, 2020(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 10:58etan

Moreno Pigoni: txotxongiloa esku hartze bitartekari bezela

Kaixo lagunak!
Gaurkoan Moreno Pigoni ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, kontatzeko pila duen ibilbide luzeko kidea!
 
Bideoan azalduko da nola eboluzionatu ahal izan duen "txotxongilo" inguruneak eskola-sisteman duen erabileraren ikuspegi konplexutik Modenako Unibertsitate Ospitalean antolatu diren jardueretara, Madrilgo La Casa Encendida zentroko "Por una casa para todos" belaunaldien arteko aisialdi inklusiboko proiektutik pasatuta.
Gehiago irakurri...
 
TOPIC+
Asteazkena, 2020(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 11:00etan

TXOTXONGILO BATI BIZITZA EMATEKO BALIABIDEAK: 5.2.- TXOTXONGILOAK GALTZERDIEKIN

Asteazkena da berriro! Zeinen azkar doazen asteak ezta?
Guk zuekin jarraitu nahi dugu duela aste batzuk hasitako ibilbide honetan. Horretarako, gaur bigarren tailerra proposatuko dizuegu: Txotxongiloak galtzerdiekin egiten ikasiko dugu gaurkoan... animatuko zarete?
 
 
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Asteartea, 2020(e)ko maiatza(r)en 26-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo lagunok! Kolorin naiz eta badira urte batzuk TOPICeko Tolosako Txotxongiloen Etxe zoragarri honen bilduman sartu nintzela, eta Marionaren lagun egin nintzela. Hona nola iritsi nintzen kontatzea nahi duzue? Kontua da, Museoa inauguratu zenetik, jende askok iritzia eta iradokizunak uzten dituzuen orri horietan faltan botatzen ninduzuela zioten mezuak utzi zituela. Ene bada! Beraz, museoko zuzendariak (orduan bi ziren, Miguel eta Idoya) nire bila hasi ziren… eta Conchita Momeñe amarekin (ama) topo egin zuten.

Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.