prentsa aretoa

Ongietorriak TO.PICeko Prentsa Arlora. Hemendik komunikabideetako profesionalek zentroari eta bere ekintza guztiei buruzko informazio osora sarbidea izango duzue eta logoak, argazkiak, dossierrak eta prensa oharrak deskarga ahal izango dituzue.

 

TOPIC prentsa dossierra



Zentro berezi bakarra Europan

 

Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko etorkizuneko Zentroa, TOPIC, bere irekiera 2009ko udazkenerako aurreikusia duena, irudimenagatik, berrikuntzagatik eta originaltasunagatik apustu egiten duen egitasmo berezki, erakargarri eta interesgarri bat da, Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra izango baita. Bizkaian badago dokumentazio zentro txiki bat eta Valentziako Herrialdean museo txiki bat ere, baina TOPIC egitasmoaren antzeko ezaugarriak dituen zentro integral bat aurkitzeko Estatu Batuetako Atlantaraino eta Taiwanen, Taipeiraino joan behar da.

dossier de prensa consejo asesor

Nazioarteko bokazio argi horrekin jaiotzen da TOPIC, munduari zabalik dagoen espazio gisa, horregatik planeta osoko zentruekin hitzarmenak, ekintzak eta trukeak proposatzen dira.
Tolosa horrela txotxongiloen antzerkiko munduko epizentrotako batean bihurtuko da, gizartean gaur egun kontsiderazio bat eta eragin bat duen adierazpen artistiko batean eta TOPICek mantendu eta bultzatu beharko duena.


Batez haur eta familia ikuslegoa kontuan izan dituen ekimena T.E.E.tik  (Tolosako Ekinbide Etxea) diseinatzen joan da txotxongilo antzerkia bere alderdi desberdinetan bultzatzeko asmoz.


Aurrekariak


TOPIC egitasmoa 1985an abiatzen da, TITIRIJAI, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiak bakarrik hiru edo lau edizio ospatu zituenean. “Txotxongilo” ezaguna gure herrialdeko kultur arloan apaltasunez sortzen hasi zen baina, aldi berean, hogei urte beranduago txotxongilo antzerkiaz hitz egiten denean nazioarteko erreferente bihurtzea eraman duen energia batekin.

TOPIC, beraz, ez da ezerezetik jaiotzen. Aurten bere 26. Edizioa ospatzen duen Titirijaiko (Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia) ondorio logiko bat da. Konpainien, antzezpen kopuruaren eta agertzen den ikuslegoaren ikuspegitik neurri guztiak agerian jartzen dituen eta gaur errealitate sendo bat den jaialdi bat.
Edizio hauetan zehar, Jaialdiak 40 herrialdetako 421 konpainia, 386.000 ikuslek ikusi dituzten 2.015 antzezpen eskaini dituzten 487 ikuskizun hartu ditu.
Badago, beraz, TOPICeko merkaturatzean eta sendoketan balio handikoa izango den arlo honen inguruan kultura bat, ezagutza bat eta jakintza bat.


Egitasmoaren etapak


1987. Lehenengo egitasmoa aurkeztu eta kokapen aukerak kontuan izaten dira. Horien artean, Aranburu Jauregia, Arkauteko txaleta, Ertzaintzaren gunea eta Tolosako Kasinoa.

1999. Tolosako Udalak Euskal-Herria plazako Justizia Jauregirako aurreproiektu bat eskatzen du.

2005-2006. Lehiaketa publikoan Anton Pagola Arkitektoari esleitzen zaio egitasmoa.

2007-2009. Lanen egintza.


Ekitaldi arloak


TO.PIC lau ardatz nagusietan oinarritzen da:
  • Ondarearen kontserbazioa.
  • Sustapena eta hedapena.
  • Dokumentazioa eta ikerketa.
  • Formakuntza eta birziklapen profesionala.

Ondarearen kontserbazioa


Txotxongiloaren nazioko eta estatuko ondarearen berreskuratze eta kontserbazioan arreta berezia jarriko du Museoak. Artista handiek produzitutako lanak babesteko beharraren aldeko ardura handia dago, galtzea eragozteko; guztion eginbeharra da etorkizunean iraganean gertatutako galera edo espoliazioak saihestea.

TOPICek arte herrikoi honen ondarearen kontserbazioan lagunduko du galtzeko zorian dauden sortzaile bizi zein hildakoen lanen erosketa, ematea edo deposito kontratoaren bidez. 2001etik UNESCOk ondare mota honengatik arduraturik, gizateriaren ahozko eta ukiezinak diren ondareko lanen lehen izendapenaren deialdia egin zuenetik, txotxongilo artearen zenbait adierazpen erek goraipamen hau jaso dute eta TOPICek babes honetan laguntzearen aldeko apustua egiten du.
Funtzio hau betetzeko, TOPICeko Museoa bi arloren inguruan antolatuko da:
  • Erakusketa iraunkor bat, izaera didaktiko edo adierazgarria izango duena, txotxongiloa bere historiaren, kokapen geografikoaren, bere kultur aztarna edo teknika eta kontzepzio desberdinen bitartez erakutsiko da. Modu erakargarri eta elkarreragile batean aurkeztutako txotxongiloaren interpretazio zentro bezala planteatzen den erakusketa bat.
  • Aldi baterako erakusketa monografiko espezializatuak. Bigarren espazio honetan, bertako fondotatik edo mailegu edo alokairutatik etorritako aldi baterako erakusketa monografiko espezializatuak aurkeztuko dira. TOPICek dagoeneko badu jabetzan edo deposito moduan bost kontinentetatik datozen teknika desberdinetako mila txotxongilo baino gehiagoko fondo bat.

Sustapena eta hedapena

TOPICek ez du bere konpainia iraunkorrik izango. Jatorri, teknika eta kontzepzio artistiko desberdinetako sormen eta konpainiei pauso emateko programazio askatasun handiena izatea da helburua, kultur lana ahalik eta gehien aberasteko eta artista gehiagori aukerak zabaltzeko.

Noski Zentroko kontzepzio honen onuradun zuzenenak euskal konpainiak izango dira ez bakarrik hurbiltasun geografikoagatik baizik kulturalagatik ere. Aurre-muntaietarako duintasunez hornitutako espazio bat ere aurreikusita dago, euskal konpainien zerbitzura egongo dena eta horrela beraien sormen berrien sortze, muntaia eta entsegutako fasetarako azpiegitura bat eduki ahal izango dute.
Hedapenaren zati gisa, egitasmoak,  sormena, eszenaratzea eta dramaturgia garaikidearen hedapenak bereziki egile gazteena bultzatuko dituen koprodukzio akordioak estatuko konpainiekin kontuan hartzen ditu, behin eta berriro bertsioak eginez eta ez beti ikusleek eta sormen originalak merezi duten zorionarekin, maitagarrien ipuin klasikoetara jotzea txotxongilolariak bultzatzen dituen testu onen hutsune garrantzitsu bat betetzeko asmoz.

Era berean Internetek edo satélite bidezko konexioek eskaintzen duen potentzialtasuna ahalik eta gehien aprobetxatu nahi da Zentroko ekintzak eta programak bideohitzaldi bidez ahalik eta pertsona edo irakaskuntza talde, aisialdiko animatzaile edo artista gehienengana iritsi ahal izateko.


Dokumentazioa eta ikerketa

Ikerketa, ikasketa edo jakinmin xumezko asmoekin hurbildu nahi duten guztientzat irekita egongo diren mediateka, bideoteka, ikonoteka eta liburutegira eskainitako arloak izango ditu Zentro berriak.

TOPICeko dokumentazio fondoa mundu osoko txotxongilo ikuskizunen 1.500 bideo eta DVDko ondare batekin jaiotzen da; 1.800 kartel, 20.000 argazki, 2.500 konpainia baino gehiagoren literatur dokumentazioa eta 1.300 aletako arte arlo honetan espezializatutako liburutegi bat. Dokumentazio guzti hau digitalizatuta egongo da eta sarean eskura egongo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eta laguntzari esker.

Formakuntza eta birziklapen profesionala

Arlo honek ez du formakuntza arautuaren izaera izango, autodidaktismoan bereziki oinarritzen diren ezagutzak dituzten gure artisten produkzioen hobekuntza kualitatiborako tresnak emango ditu ordea edo txotxongiloaren artearen erabilpena hezkuntza, osasuna edo aisialdia bezalako arlotan bultzatzeko.
 












prentsa oharrak artxiboa

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.