Bisitak

Bisitaria txotxongiloaren munduko sekretuak eta altxor megikoak erakutsi, gorde, babestu eta ikertzen dituen leku batean sartzen dela konturatzeko moduan bururatua eta diseinatua dago museoa. Bisita joko bat, aurkikuntza bat bezala aurkezten da, bertan jakinmina eta konplizitatea ezinbestekoak direlarik.

Bisita gidatu baten bidez sekretu hauen aurkikuntzan laguntza edo lankidetza nahi duenak jar dadila harremanetan 943 650 414 telefonoan edo  harremanetarako formularioaren  bidez
 
Erakusketa iraunkorraz gainera, aldi baterako erakusketen gune bat dauka Topic zentroak; gune horretan, txotxongiloen mundu harrigarriko alderdi jakinei behatzeko leihoak irekitzen ditu, monografikoen bidez. Urtean hiru erakusketa antolatzen ditu zentroak, batez beste.
 

MUSEOKO ETA DENDAKO ORDUTEGIA:

Lanegunetan 10.00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Asteburu eta Jaiegunetan 10:00etatik 14:00era eta 15:00etatik 19:00etara.
Astelehen: Itxia.

IÑAUTERIAK 2018. Tolosan Iñauterien ospakizuna dela eta, otsailaren 8tik 14ra TOPIC itxita egongo da.

ASTE SANTUA 2018 (Martxoaren 26tik Apirilaren 8ra).
Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Astelehena 26an irekita egongo da

UDAKO ORDUTEGIA (ekainaren 20etik irailaren 15era)
Lanegunetan 10.00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara..
Asteburu eta Jaiegunetan 10.00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara..
Astelehen: Itxia.

GABONETAKO ORDUTEGIA
Gabon eta urte berri egunetan Topic itxita egongo da.
Gabon gau eta urte zahar egunetan goizez bakarrik egongo da irekita, 10etatik 14tara.

Museoko leihatila eta sarrera 30 minutu lehenago itxiko dira.
Ordutegia aldatua izan daiteke.

MUSEOKO PREZIOAK

2 urtetik beherakoak doan.
2-12 urte bitarteko haurrak: 3€
Helduak: 4€

Prezio murriztua:
Haurrek: 2€
Helduak: 3€
Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak)

Bisita gidatuak (aurretiaz eskaera egina): Prezio murriztua + 30€ gidaria (gidari bakoitzeko 15 pertsona gehienez) euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez izateko aukera.

Antzeztutako bisita gidatuak familientzat:
Iaz bezala 2018-2019 ikasturte honetan TOPIC-ek, publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuak jarduerarekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

Datak:

22/09/2018 - 20/10/2018 - 17/11/2018 - 15/12/2018  - 19/01/2019 - 16/02/2019 - 23/03/2019 - Aste Santuan - 20/04/2019 - 18/05/2019  - 08/06/2019  
 

Bisita gidatu antzeztuak helduentzat:

Familiei zuzendutako  bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, aurten, estreinekoz eta Topic-eko programa barruan, helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak martxan jarri ditugu. Bertan,  modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez,  Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia  modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

Datak:

29/09/2018 - 27/10/2018 - 24/11/2018 - 22/12/2018 - 26/01/2019 - 23/02/2019 - 30 /03/2019 - Aste Santuan - 21/04/2019 - 25/05/2019 - 09/06/2019

SARRERAREKIN BAI MUSEO BAL ALDIZKAKO ERAKUSKETA IKUSTERA SAR DAITEKE

Emanaldiak:      
Helduak  7€
Haurrak  4€

Prezio murriztua: (TOPICeko lagunak eta familia ugaria)
Helduak: 5€
Haurrak: 3€
 

* Prezio guztiek BEZA barne dute.
 








Bisita bannerrak


argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.