- inicio
- museoa
museoa
Museoak haurrak eta helduak hurbildu nahi ditu txotxongilo artearen mundura: tradizio handietatik gaurko sortzaileetaraino, eskolentzat eta familientzat funtzio hezitzailea, eta haurren imaginarioan irauten duten pantaila, zinema eta telebista munduaren aparteko ekarpen posiblea ahaztu gabe.
Museoaren helburua gaurko munduaren begiradak ulertzeko tresna gisa eta etorkizunerako berri batzuk sortzeko balio izatea da: iraganaren ezagutza bat baino gehiago sortarazi dezala bisitaldiak.
Eraikin honetan sartzeak berezia izan behar du. Objektu animatuen, poesiaren, fikziozko, jokuzko, umorezko, emoziozko istorioen eta antzerkiaren mundura goaz, baina baita mundu material batera ere, arte eta artisautzako mundu batera. Irudimenezko unibertso bat.
Horrelako espazio batek ez luke espazio publiko ofizial baten antzik izan beharrik ezta Museo edo Antzoki baten antzik ere. Bakarrik bere antza, Txotxongiloen etxe baten antza.
Leku hau ez da bisitatu ohi ditugun museoak bezalakoa. Txotxongiloen etxea da. Ganbara sekretu eta magikoz, batzuetan ia etengabeko mugez, panpinez eta dekoratuz, gogorantziz eta egitasmoz betetakoa. Plato bat, eszenatoki bat, laborategi bat da. Ez da erakusleiho bat.
