TOPiceko txotxongiloak Donostiaren jabe bihurtzen dira
Asteartea, 2009(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 11:38etan
Pasa den uztailaren 24anTOPic eta Txotxongilo mundu bat erakusketa Donostiako kultur ekintzaren protagonista bihurtu ziren. Goizean prentsaurrekoan aurkeztu zen Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroan azarotik aurrera ikuslegoak aurki ahal izango duenaren aurrerapen bat izan nahi duen erakusgai hau. Arratsaldean berriz, inaugurazio ofiziala egin zen, kutxako ordezkariak bildu zituen ekintza batean, erakunde honek erakusketa sustatzen du eta Boulevardeko bere Aretotan hartzen du, eta bere laguntzarekin TOPicen sormena bultzatzen ari diren gainontzeko erakundeak ere,  etorkizuneko zentroko arduradunekin egon ziren, eta, noski, erakusketa bisitatzen lehenengoak izan nahi zuten txotxongiloen maitale ugari ere.

Gehiago irakurri...
 
Antzerki mundua TOPic-en bisitan
Astelehena, 2009(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 14:29etan

Sormen artistikoko, kulturako, politikako edo ekonomia munduko ordezkariek Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroa zuzenean ezagutzeko Tolosara hurbiltzen jarraitzen dute. Oraingoan, Donostian ospatzen den antzerki feriako dFERIAKO ordezkaritza zabal batek, TOPIC hartuko duen eraikineko lanak bisitatzeko aukera izan du. Antzerki munduko 70 profesional inguruk, horien artean nazio zein nazioarteko programatzaileek, aktoreek eta kazetari espezializatuek, dFeriako eta Donostia Kulturako arduradunez gain, bisitaldi honetan parte hartu dute.


Gehiago irakurri...
 
TOPICeko egitasmo museografikoa aurkeztu da: Museoa edo Txotxongilo Etxea?
Osteguna, 2009(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 06:50etan

Dani Freixas arkitektoak, egitasmoaren arduradunak, argi du eta Txotxongilo Etxearen aldeko apustua egiten du, gela sekretuz eta magikoz betetako biltegi handi bat, bere hitzetan, biltegi, ganbara, ganbara korazatua, tailer, laborategi eta artxibo handi baten arteko batuketa, haurren eta helduen irudimena eragiten duena eta jokoa eta partaidetza indartzen duena; etengabe berritzen den erakusketa bat eta ikuslea harritzen duten keinu txikiz betea. Plato edo eszenatoki batetik hurbilago dagoen ingurune honetan, une hauetan 1.400 txotxongilotako fondo batzuk dituen TOPICeko bilduma iraunkorra kokatuko da.


 


Gehiago irakurri...
 
Martxoaren 21, Txotxongiloaren munduko eguna
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:43etan

Martxoak 21 bakoitzean, Txotxongiloaren Munduko eguna ospatzen da. TOPICek ospakizun honekin bat egin nahi du eta portal honen bitartez zabaldu nahi du. Hau da Ptre Matásek txekiar eszenografo handiak idatzi eta UNIMAK (Txotxon-giloaren Nazioarteko Elkarteak) nazioarte mailan bidalitako mezua:


„Egiaren kondaira

Su lerro luze batek espazioa zeharkatu eta Unibertsoko sakontasunetan desagertzen da. Berragertu eta desagertu egiten da berriro. Esku batean bere zuzia daraman Prometeo da, zuzia nori pasa behar dion iluntasunean etsipenaz bila dabil.

Gehiago irakurri...
 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.