Zipit konpainiak 'Jai marinela' aurkeztuko du
Asteazkena, 2020(e)ko uztaila(r)en 15-(e)an 16:27etan

Euskal Herria plazan, 19:00tan

Larunbat honetan, uztailaren 18an, 19:00etan, Euskal Herria Plazan, Zipit konpainiaren "Jai marinela" txotxongilo-lana ikusi ahal izango dugu. Hitzik gabeko ikuskizuna da, 50 minutukoa, familientzako. Oraingo honetan Tolosako Udala da babeslea. Hori dela eta, gonbidapenak Kultur Etxean jaso behar dira, 10:00etatik 13:00etara, agortu arte (pertsona bakoitzeko gehienez 2 gonbidapen eskuratu ahal izango dira).

 
Lehen sormen egoitza Topic-en, konfinamenduaren ondoren
Asteazkena, 2020(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 16:32etan

Xake produkzioak “Fadoak entzuten zituen gizona” antzezlanarekin

Xake antzerki-konpainiak amaiera eman dio Tolosako Topic-eko sorkuntza-egoitzaren lehen faseari. Konfinamenduaren ondoren txotxongiloaren nazioarteko zentroan egiten den mota horretako lehen egoitza da.

Gehiago irakurri...
 
BLOK Arte Eskolako erakusketa berria
Asteartea, 2020(e)ko ekaina(r)en 30-(e)an 09:23etan

Uztailaren 5 arte

Pasa den ekainaren 25etik aurrera, Topic-eko anbiguan, BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egindako lanen hautaketa ikusteko aukera duzue. Erakusketa hau aukera ona da Tolosaldeko neska-mutilek eta gazteek arlo artistikoan egindako lorpenak ikusteko.
 
Txotxongiloak berpiztu egin dira
Osteguna, 2020(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 15:54etan
          

Berrogeialdi gogor horren ondoren, eta "normaltasuna" gero eta hurbilago dagoenean, gure Museoak ateak zabalik ditu eta zain duzu txotxongilo-bilduma ikusgarria.
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.