Aldi baterako erakusketa berria inauguratu da
Osteguna, 2010(e)ko urria(r)en 21-(e)an 09:40etan



‘Indonesia, Wayang Golek’ erakusketak 91 pieza biltzen ditu, egikera eta estetika zoragarrikoak.


Indonesiako txotxongiloak izango dira protagonista urriaren 23an (larunbata) Topic zentroan inauguratuko den aldi baterako hurrengo erakusketan. ‘Indonesia, Wayang Golek’ du izena erakusketa berriak, eta 91 txotxongilok osatua da; pieza guztiak hagatxodunak dira, bat izan ezik, itzal bidezkoa hori. Guztiak dira Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren funtsekoak.

Topic zentroak ateak zabaldu zituenetik antolatutako aldi baterako laugarren erakusketa da ‘Indonesia, Wayang Golek’; urtebetean egingo den laugarrena, beraz. Lehena ‘Maliko txotxongiloak izan zen; eta haren ondotik etorri ziren ‘Txina, tradizioko pertsonaiak’ eta ‘Panpina biziak, 30 urtez’.

Orain inauguratutako erakusketa urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai. Bertan, ikusleek tankera jakin bateko txotxongiloak aurkituko dituzte, “guztiek baitute erabilera teknika bera eta estetika bera”, Topic Museoko Dokumentazio Zentroko arduradun María San Sebastiánek dioenez. “Nolanahi ere –dio–, eta itxuran duten berdintasun hori gorabehera, denak dira elkarren bestelakoak, burukoetan, jantzietan edo azalaren kolorean”.
Gehiago irakurri...
 
Titirijaik sortutako erakusketa bat Seulen jarriko dute ikusgai
Igandea, 2010(e)ko urria(r)en 03-(e)an 09:18etan











Atzerriko Kultura Ekintzarako Elkarte Estatalak, Tolosako Ekinbide Etxeak eta Arts Museum of the National Theater of Korea museoak antolatu dute erakusketa



Urriaren 5ean inauguratu zuten, eta Tolosako Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak sortutako “Iberiar txotxongiloaren leihoa” hartzen du bere baitan. Hala, Iberiar Penintsulako txotxongiloen ikusmira zabala eskaintzen du, hasi XVIII. mendetik eta gaur egunera arte.

Atzerriko Kultura Ekintzarako Elkarte Estatalak (SEACEX), Tolosako Ekinbide Etxeak (CIT) eta Arts Museum of the National Theater of Korea museoak Espainiako eta Koreako txotxongiloen mundua izenburuko erakusketa antolatu dute Seulen, eta 2011ko urtarrilaren 9ra arte izango da hura bisitatzeko aukera.

Ibilbidearen abiapuntua Alcoiko “Betlem de Tirisiti” antzerkiaren emanaldi sinboliko bat  da. Jaiotza hori Europako antzerki erlijioso tipikoen tradizioan kokatuta dago; gaur egun, oraindik badira tradizio horren beste hainbat adibide Europan, hala nola Poloniako “sopzka”; Ukrainako  “batelyka”; eta Bielorrusiako “vertep”


Gehiago irakurri...
 
'Rebelión en el baño' BuenaMandarina Antzerki Taldea
Ostirala, 2010(e)ko urria(r)en 29-(e)an 15:43etan






Etxearen garbiketa eta higienearen alde urtetan lan pila egin ondoren, Don Manuelen etxeko tuberiek profesional baten esku hartzea beharrezkoa dute.
Orduan azaltzen da Dr Teflón Fontanero gaiztoa eta bere konponketa eta makinazio faltsuei esker bainuz bainu ibiliko da asmo bakarra buruan duela: ahalik eta ur gezik gehien biltzea.
Gehiago irakurri...
 
Teatro PLus antzerki taldeak 'La leyenda del farol' haurrentzako antzezlana eskainiko du
Igandea, 2010(e)ko urria(r)en 17-(e)an 09:46etan



Argiak eta itzalak, koloreak eta iluntasuna, beldurra eta alaitasuna ageri dira ikuskizun honetan. Guztia poesiaz beterik. Honegatik aurkeztuko dugu merezi duen moduan, 11urteko haur batek idatzitako poesia batekin.
Gehiago irakurri...
 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.