MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 10:36etan

Berrikuntza bezala, helduei zuzendutako dohako bisita antzeztu bat egongo da

Datorren maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko egunaren ospakizuna dela eta, Topic-ek berrikuntza bat sartu du bere programazioan. Gaueko 23:30etan helduei zuzendutako bisita dramatizatu bat egongo da Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik. Bisita dohakoa izango da eta interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik 943650414 telefonora deituaz edo email bat idatziz cit@cittolosa.com helbidera.


Maiatzaren 18an izango den gainontzeko programazioa ondorengoa izango da:

10:00-01:00 Ate Irekiak TOPIC museoan

17:00-22:00 Kontzertuak Tolosako Musika Eskolako ikasleen eskutik Topic-en

20:00 Topic Argazki Lehiaketako Sari banaketa

23:30 TOPIC museoan gaueko bisita gidatu antzeztua (dohakoa)


Maiatzaren 19an, larunbata, museoan ate-irekien bi jardunaldi izango ditugu. Bata 10:00tik 14:00ra eta bestea 15:00tik 19:00ra. Modu berean, anbiguan, txotxongiloen dohako tailer bat izango da 17:00tan. 

 
Teatro Lejo konpainiak "Hands Up" ikuskizuna aurkeztuko du
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an 18:09etan

Larunbat honetan, 18:30etan Topic-en

 

Bere esku biluziak eta egurrezko begiekin, Lejok, txotxongilo estilo, berri eta fresko bat sortu du. “Hands up!” hitzik gabeko eta musika asko duen ikuskizun bizi bat da. Txotxongiloek euren trikimailuak antzoki urdin haundi batean erakusten dituzte. Txakur zaratatsu bat, bi dantzari, janariarekin arazoak dituen behi bat, haur abesbatza zuzendari eta guzti eta beste askok, eszenatokia hartzen dutelarik. Ikuslegoari (gazte eta ez horren gazteek) berealaxe ahaztuko zaie bi esku ikusten ari direla.

“Hands up!” banakako eszenez beteriko serie bat da. Benetazko ikuskizun familiar bat, 3 eta 4 urteko haurrei zuzendutako bertsioekin, baina haur txikiago zein helduentzat ere ikuskizunak egiten ditu.

IKUSLEGOA: Ikuslego guztia

HIZKUNTZA: Hitzik Gabe

IRAUPENA: 45’

 
Topic-ek museoa ikusteko bi bisita antzeztu antolatuko ditu datorren larunbatean
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 00:17etan

Ekintza hau ekaina bitartean burutuko da, hilean behin

Larunbat honetan, maiatzak 5, Topic-ek museoan bertan egingo diren azken aurreko bi bisita gidatu eta dramatizatuak antolatuko ditu 2017/2018 programazioaren barruan. Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik.

Txotxongillo konpainiako Enkarni Genua txotxongilolari eta idazleak asmatua, aktoreak pertsonaia harrigarri eta ezusteko baten papera antzeztuko du. Famili giroan gozatzeko pentsatu den Topic-eko ekintza berri hau eta datorren larunbatetan izango da 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz (agortuta!), ordu beteko iraupenarekin.

Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com . Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko salneurria  7 € izango da helduentzat eta 5 €, 12 urte bitarteko haurrentzat. Bisita dramatizatuak ekaina bitartean izango dira.
 
Maiatzeko zubian Topic zabalik egongo da
Larunbata, 2018(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 10:47etan

Apirilak 30ean zabalik


 
Datorren astelehenean ere museoak bere ateak irekiko ditu jaietako ordutegiarekin: 10:00tik 14:00raeta 15:00tik 19:00ra

 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.