Marionarekin hizketan
Astelehena, 2020(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 16:00etan
 

Kaixo guztioi! Bideo honekin amaitutzat ematen dugu Marionarekin Hizketan atala. Gustatuko zitzaizuelakoan, hemen izango gaituzue zuen zain museoan. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
 
Platopic etxetik
Ostirala, 2020(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 16:00etan

Gaur, etxetik egiten dugun azken proposamenarekin gatoz: aurkitu etxean hainbat oinetako-mota eta egin txotxongilo dibertigarriak. Agur!
 
Marionarekin hizketan
Osteguna, 2020(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 16:00etan
 
 

Kaixo guztioi! A zer gogoa zuek ikusteko! Badakit astuna naizela eta askotan esaten dudala, baina egia da! Pozten naiz kalera ateratzen ari zaretelako, nahiz eta badakidan, hala ere, asko falta zaigula. Horregatik ideia bat izan dut, ea zer iruditzen zaizuen: zergatik ez dizkidazue bidaltzen posta elektronikoz (bai, bai, nik ere badut emaila: mariona@cittolosa.com) zuen zalantzak, zuen kezkak, galderak..., nahi duzuen guztia eta nik neuk erantzungo dizuet. Ai, ze urduritasuna! Nor izango da lehena??
 
SANA SANA, I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak
Asteazkena, 2020(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 10:58etan

Dadi Pudumjee: Ahalduntzerako txotxongiloak

Asteazken honetan Indiara goaz! izan ere zoragarria den proiektu bat ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu.Duela urte batzuk gu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen Delhin, hantxe izan bait ginen tailerrak eta formakuntzak ematen, eta erabat maiteminduta itzuli ginen bertan Dadik eta beste zenbait lagunek egiten duten lanarekin...ikusi ikusi!!

Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.